Ipar-poloko kasketa
Ipar-poloko kasketa | |
---|---|
Geografia |

Ipar-poloko kasketa (Nordkalotten suedieraz eta norvegieraz, Pohjoiskalotti finlandieraz) Fennoskandian egokitzen den geografia lurraldea da, Zirkulu polar artikoaren iparraldean.[1]
Hartzen dituen lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Norvegian: Troms, Finnmark eta Nordland zati bat.
- Suedian: Norrbotten.
- Finlandian: Lappi.
- Errusian: Karelia eta Murmansk oblasta.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
400.000 km²ko zabalera du. Populazioa 1,5 milioi pertsona dira. Laponiar gehienak lurralde hauetan bizi dira. Hiri nagusiak hauek dira: Murmansk, Oulu, Apatity, Tromsø, Rovaniemi, Severomorsk, Lula eta Montchegorsk. Klima azpiartikoa da, negu luze eta hotzak, uda laburrak, 10° bataz besteko tenperaturarekin.
Begetazio nagusia tundra (zhuhaizkak eta larreak) eta taiga (konifereen basoak).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Miranda, Ulrika Junker; Hallberg, Anne (2007). «Nordkalotten». Bonniers uppslagsbok. Stockholm: Albert Bonniers Förlag. 1143 or. ISBN 91-0-011462-6