Andaman eta Nikobar uharteak

Wikipedia(e)tik
Andaman eta Nicobar uharteak» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Andaman eta Nikobar
அந்தமான் நிகோபார் தீவுகள் (tm)
अंडमान और निकोबार द्वीप (hi)

Herrialdea IndiaIndia
Barrutiak 2
Hiriburua Port Blair
Koordenatuak 11°41′0″N 92°46′0″E / 11.68333°N 92.76667°E / 11.68333; 92.76667Koordenatuak: 11°41′0″N 92°46′0″E / 11.68333°N 92.76667°E / 11.68333; 92.76667
Hiri handiena Port Blair
Eremua 8.249 km²
Biztanleria 365.265 (2001)
Hizkuntzak bengalera, tamilera, telugu, nikobaera, ingeles.
Dentsitatea 43 bizt / km²
[[Irudi:|250px]]
Gobernadorea Bhopinder Singh ()
Lehenengo Ministroa
ISO 3166-2 IN-AN
www.and.nic.in

Andaman eta Nikobar uharteak (tamileraz: அந்தமான் நிகோபார் தீவுகள்; hindiz: अंडमान और निकोबार द्वीप; ingelesez: Andaman and Nicobar Islands) Indiako ozeanoan dagoen Indiako lurraldea da. Hiriburua Port Blair dute.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andaman Handuman hindizko Hanuman tximino-jainkotik dator. Nikobar, berriz, malaysieraz herriaren lurra esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andaman eta Nikobar uharteen mapa, xehetasunez Port Blair hiriburua.

XIII. mendean Marco Polo esploratzaile veneziatarrak bisitatu zituen. XVII. mendean Maratha Inperioak hartu zituen eta Erresuma Batuak bitan: 1789-1796 eta azkenekoz 1858an.

1947an Indiak independentzia lortu zuenean, herrialdeko sei estatuen bat bihurtu ziren.

2004ko abenduaren 26an Ozeano Bareko kostaldeak suntsitu zituen 10 metroko tsunamiak uharteak eraso zituen. 7.000 biztnale hil ziren, gehienak kolonoak bertokoek bazekitelako lurrikarak daudenenan mendietara jo behar zela.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldeak 570 uharte baino gehiago ditu, horietatik 38 biztanleak dituztenak. Gehienak (550 inguru) Andaman uharteetakoak dira, horietatik 26 biztanleak dituztenak. Nikobar uharteak 22 dira (horietatik 10 biztanleak dituztenak). Uhartedi bien artean kanal bat dago: 150 km zabalera duen Ten Degree Channel edo Hamar Graduko Kanala.

Andaman uharteek 6.408 km² azalera dute; Nikobar uharteek 1.841 km².

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andaman eta Nikobar uharteak Aldatu lotura Wikidatan