Edukira joan

Iragan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iragana» orritik birbideratua)

Iragana edo lehena gauden unearen aurretik gertatu den oro dugu. Denborarekin erlazioa duen kontzeptua da. Iragana aztergai duen diziplina ugari da historia, arkeologia, paleontologia, antropologia, filologia... horietako zenbait direlarik. Geroa edo etorkizuna lirateke iraganaren kontrakoak bien arteko muga orainak zehazten duelarik.

Fisikan iragana espazio-denborako puntu batean dagoenarengan eragina duten puntuen multzoa dela esaten dute. Mekanika klasikoak ordea denbora dimentsioareki soilik erlazionatzen du iragana momentu berean gertatzen diren gertakariek iragan berbera dutela ondorioztatuz.

Erlatibitate berezia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
espazio denbora diagrama batean argi konoaren denboran atzealdera proiektatzen den erdiak hartzen du iragana

Erlatibitate bereziaren arabera espazio-denbora jarraituan gertatzen diren perturbazioak argiaren abiaduran eroaten dira, honen arabera puntu baten iragana puntu horrengan eragina izan dezaketen puntuek osatzen dute horretarako iraganeko puntuak eta orainaren puntua argi izpien bidez elkartzea posible izan beharko litzateke. A puntua gertatu eta B puntua gertatu arteko denboran argi izpiek Atik Bra joateko astirik ez badute orduan A puntua ez litzateke Bren iragan izango. Aurrekoak espazio-denbora diagrama batean adieraziko bagenitu iraganak kono bat osatuko luke iraganeko argi kono izenez ezagutzen dena. Konoaren barneko gertakari guztiak konoaren erpineko gertakaria baino lehenago gertatzen da ikusle ororentzat kono barneko eremua erpineko gertakariaren iragana delarik.

Lotutako gaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora
Lehena Oraina Geroa
2024ko abenduaren 30a, Astelehena, 17:26 (UTC)