Iraia Beiro Monasterio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iraia Beiro Monasterio (Ondarroa, 1991) kirolaria da. [1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraia Beiro Monasterio Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteko futbolaria izan zen. Futbolean zebilela, gelakide batzuek atletismoan izena eman zuten Lekeitioko Tximista atletismo taldean. Futbola utzi, eta bera ere atletismo taldean sartu zen, 14 urterekin. Ostean, Durango eta Bilboko atletismo taldeetan ere ibili zen. Hainbat modalitatetan aritu zen, besteak beste, aringa-aringa, jauzia eta pisu jaurtiketa. Denbora igaro ahala, espezializatzen hasi zen, eta jaurtiketari ekin zion, pisu jaurtiketari eta xabalina jaurtiketari, hain zuzen.

Xabalina eta pisu jaurtiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraia Beiro Monasterio
Iraia Beiro Monasterio

Xabalina txapelketetan gutxieneko marka lortu zuen Espainiako txapelketara joateko. Euskal Autonomia Elkartearen taldearekin joan zen, eta irabazi egin zuen. Horrez gain, bakarkako Espainiako frogarako txartela ere lortu zuen. Taldearekin joan zen froga horretara, eta han ere lehenengo postuan gelditu zen. Atletismoan hasi eta lehenengo urtean bertan lortu zituen emaitza horiek.

Jarraitu egin zuen, batez ere, xabalinarekin, batzuetan pisu jaurtiketa ere egiten zuen arren. Lau urte egin zituen kirol horretan, eta guztietan lehenengo postua edo podiumaren barruan sartzea lortu zuen.

Lau urteren ostean, Bigarren batxilergoa egiten ari zela, atletismoa utzi zuen, ikasketekin ezin uztarturik.

  1. «Autoardura: bakarkako kirolean, beharrezko faktorea» 11barri (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).