Irati Cuadrado Noain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irati Cuadrado Noain
Bizitza
JaiotzaBurlata2001eko irailaren 23a (22 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitate Publikoa
Jarduerak
Jarduerakeskalatzailea

Irati Cuadrado Noain (Burlata, Nafarroa Garaia, 2001eko irailaren 23a) iraupen eskiatzailea da. Marxa Beret, Espainiako Txapelketa (esprint modalitatean eta distantzia luzean) eta Espainiako biatloi txapelketa irabazi zituen 2024an.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024an Erizaintza ikasten ari zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan, hirugarren mailan, bokaziozkoa baitu erizaintza, eta beste horrenbeste esan liteke eskiari buruz. Ez du bere burua eskiatzaile profesionaltzat hartzen. Oso gustuko duelako egiten du. Horren erakusle da denboraldia amaituta ere, Aste Santuko egunetan, Somporteko eski estazioan jarraitzen zuela eskiatzen. Ipar eskia esaten dio berak, ondotxo baitaki herrialde nordikoetatik heldu dela kirol hau guregana.[1]

Kirolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitan beste kirol batzuk egiten zituen, besteak beste gimnastika artistikoa eta igeriketa sinkronizatua, baina gimnastika artistikoan ukondoa apurtu zuen Lehen Hezkuntzako 5. mailan zegoela, eta orduan hasi zen ipar eskian. Lehen bi urteetan Uharte Ski taldearekin egin zituen ikastaroak, eta hurrengo urtean jada Irrintzirekin hasi zen.[1]

Bigarren Hezkuntza bukatu ondoren, Aragoiko Federazioak kudeatzen duen CETDI zentroan (Neguko Kiroletako Teknifikazioan Espezializatutako Zentroa)[1]

Brezno-Osrblie-n (Eslovakia), Munduko Biathlon txapelketan parte hartu zuen.[2]

Babesleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Migel Indurain fundazioaren diru laguntza jasotzen du. Mundo Nordico etxeak laguntzen dio materialarekin, eta Irrintzi Ski taldearen laguntza ere badu.[1]

Erreferenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jessie Diggins estatubatuarra eta Cynthia Martinez bere entrenatzailea dira Iratiren bi erreferente garrantzitsu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iratiren palmaresa zabala da.[3]

  • Larra-Belaguan lortu zuen lehen garaipena.[4]

Geroztik asko lortu ditu:

  • Hainbatetan izan da Espainiako txapeldun, roller skian, esprint modalitatean...
  • 2023-24ko denboraldian, Espainiako lau txapelketa irabazi zituen: esprintekoa Bereten, distantzia luzekoa estilo klasikoan eta librean, eta biatloikoa.[5][6][7][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e ««Espainiako selekzioan gaur egun ez dago neskarik»» Berria 2024-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  2. mipdesign.com. «Concluyó la experiencia mundialista de Irati cuadrado» deportenavarro.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  3. «Biografía de IRATI CUADRADO NOAIN - RFEDI - REAL FEDERACIÓN ESPAÑOLA DEPORTES DE INVIERNO» rfedi.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  4. Eulate, Josu Álvarez De. (2021-03-27). «Irati Cuadrado logra su segunda medalla en el Campeonato de España» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  5. (Gaztelaniaz) Imbuluzqueta, J. J.. (2024-03-10). «La navarra Irati Cuadrado, campeona de España absoluta en Candanchú» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  6. Imbuluzqueta, J. J.. (2024-02-04). «La navarra Irati Cuadrado se cuelga su segundo oro consecutivo en el Campeonato de España» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  7. Imbuluzqueta, J. J.. (2023-02-04). «La burladesa Irati Cuadrado, de nuevo campeona de España» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  8. NOTICIAS, DIARIO DE. (2023-02-06). «Irati Cuadrado, campeona de España en sprint» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]