Irati Martin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irati Martin
Irati Martin Rodriguez, 2022
Bizitza
JaiotzaDurango2003ko uztailaren 6a (20 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Facebook: irati.martin.39 Edit the value on Wikidata

Irati Martin Rodriguez (Durango, Bizkaia, 2003ko uztailaren 6a)[1] bizkaitar futbolaria da, aurrelari jokatzen du.[2] 2021-2022 denboraldia sekulakoa egin zuen Euskal Ligan, eta mailako Pitxitxia, golegile nagusia izan zen. 18 urterekin Eibarko lehenengo taldean hasi zen.[3][4] 2024an Atheticen bigarren mailako taldean hasi zen.[5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landako eskolan eman zizkion lehenengo ostikadak baloiari. Handik Ezkurdi klubera pasatu zen eta kadete adina zuenetik, 2019tik, Eibarren ibili da.[6] [7] 2021eko ekainaren 19an egin zuen debuta lehenengo taldeaz, Malen Olañeta eta Uxue Guezalarekin batera.[8]

2021-2022 denboraldian mailako golegile nagusia izan zen Euskal Ligan, Pitxitxia, 25 gol sartuta. Horrek lehenengo talderako atea zabaldu zion 18 urterekin.

Irati Martin Rodriguez zelaian, 2022 iraila

2022-2023 denboraldiaurrea gogorra izan zen, baina beteranoen babesa izan zuen Jujuba Cardozo zelaitik kanpo eta Sheila Elorza, Ane Pérez, Noelia García eta Ane Camposek zelai barruan. Azken horiek taldearekin bat egiten lagundu zioten. Eibar taldearen helburua lehenengo Mailara bueltatzea da. Gainera formatua aldatu berri dute, estatu osorako multzo bakarra baitago eta urrutiago bidaiatu beharko baitute: Andaluziara, Galiziara… Eibarrek entrenatzaile berria du aurten, Antiguoko mutilen taldea entrenatzetik etorritako 29 urteko Yeray Martin andoaindarra.

Golerako sena duen Irati Martineren ustez, badu zer hobetu:

“Fisikoki asko hobetu behar dut, kategoria batetik bestera dagoen alderik handiena horixe delako. Eta baloia dudanean azkarrago pentsatzen eta gauzak arinago egiten ahalegindu behar dut.”

SD Eibarrek utzita, Bigarren RFEF mailako Racing Femeninas taldean ibili ondoren, 2024an Athleticen bigarren mailako taldean hasi zen Jonathan Ledesmarekin entrenatuta.[9]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021-2022 denboraldiko Euskal Ligako Pitxitxia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Irati. Txapeldunak.
  2. (Gaztelaniaz) «Irati Martín | SD Eibar - Web Oficial» Irati Martín | SD Eibar - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  3. «“Eibarren aurtengo jokamoldea ondo datorkit, jokalari azkarra naizelako" - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  4. (Gaztelaniaz) «Martin Rodriguez, Irati» Scout10 (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  5. a b «Irati Martin durangarra Athletic Clubera batu da - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  6. «Irati - S.D. Éibar B :: Fútbol de Castilla y León ::» www.lapreferente.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  7. «IRATI: Irati Martín Rodríguez (Delantera) / Jugadora Fútbol Femenino» www.txapeldunak.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  8. (Gaztelaniaz) «[dotb.eus Las durangarras Irati Martín y Nahia Larrinaga y la berriztarra Uxue Guezala debutan en el Eibar | dotb Durangaldeko Telebista»] dotb.eus 2021-06-19 (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  9. «Irati Martin durangarra Athletic Clubera batu da - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]