Irati Zubizarreta
Irati Zubizarreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Beasain, 1998ko urtarrilaren 30a (26 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | atleta |
Irati Zubizarreta Armendaritz (Beasain, Gipuzkoa, 1998ko urtarrilaren 30a) mendi lasterkaria da, gaur egungo munduko txapelduna junior mailan.[1]
2017ko uztailaren 30ean, Andorran jokatutako Munduko Mendi Txapelketan (Skyrunning 2017), B modalitateko (18-20 urte) urrezko domina lortu zuen: 15 kilometroko proban, 2 ordu 16 minutu eta 17 segundoko denborarekin lehenbizikoa iritsi zen, bigarren lasterkaria baino 4 minutu lehenago. Bi egun lehenago, uztailaren 28an, kilometro bertikaleko proban, brontzezko domina bereganatu zuen.[2]
2016an, 2017an, 2018an eta 2019an Espainia mailako mendi lasterketako txapelduna izan zen.[3] Halaber, 2018an eta 2019an Kilometro Bertikaleko espainiako txapelduna ere izan zen; 2020 nahiz 2021an txapeldunorde izan zen. La Sportiva taldearen parte da 2016. urtetik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Irati Zubizarreta: “Mendian korrika noanean motibatu egiten naiz”», Faktoria, Euskadi Irratia, 2017-08-17.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La corredora Irati Zubizarreta, medalla de 0ro en el mundial de carreras de montaña», 2017-08-01, Diario Vasco.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Irati Zubizarreta, campeona de España júnior de carreras de montaña en línea», 2016-06-21, Diario Vasco.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irati Zubizarretaren Twitter kontua.
- Irati Zubizarretari elkarrizketa, Goierriko Hitza.
- Irati Zubizarretari elkarrizketa "Gozatzen jarraitu nahi du mendian" Berria, 2021.01.12
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |