Iraultza eta bizi!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burgosko Auzia. Iraultza eta bizi!
Datuak
IdazleaMikel Antza (2020)
Argitaratze-data2020
GeneroaEleberri grafikoa
Hizkuntzaeuskara
Herrialdea Euskal Herria
IlustratzaileaAdur Larrea
Orrialdeak149
ISBN978-84-943378-9-5

Burgosko Auzia. Iraultza eta bizi! 2020an argitaratutako Mikel Antzaren eta Adur Larrearen eleberri grafikoa da. Liburua Gara egunkariaren gehigarri bezala argitaratu zen lehenengoz 2020ko azaroaren 28ko eta 29ko asteburuan, baina 2020ko abenduan liburu-dendetan salgai jarri zen ere.

Eleberriak 1970eko Burgosko auzia eta auziaren inguruan gertatutakoak kontatzen ditu, egokitzapen batzuez baliatuz. Eleberri grafikoaz gain, liburuaren amaierako atalean Burgosko auziaren egiazko historia kontatzen du, datu zehatzen bitartez.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Burgosko auzia»

1970eko abenduan, ETAko hamasei kideren aurkako epaiketa guztiz sumarioa egin zuten Burgosko komandantzia militarrean. Horietako seiren aurka heriotza-zigorra eskatzen zuen fiskalak, Meliton Manzanas Brigada Politiko-sozialaren Gipuzkoako buruaren heriotzaren arduradun zirelakoan. Euskal Herriko eta mundu osoko jendeak eta antolakundeak horien bizitza salbatzeko ahaleginetan aritu ziren. Ordurako ETA erakundea bitan zatituta zegoen (ETA V eta ETA VI), eta adar bakoitzak bere aldetik ekimenak abiarazi zituen: ETA V.ak Eugen Beihl Alemaniako Errepublika Federaleko kontsula bahitu, eta haren patua 16 auzipetuekin lotuko zutela zabaldu zuten; eta ETA VI.ak Burgosko penalean zeuden 16 auzipetuak askatzeko ihesaldi bat antolatu zuen.

Garai hartako etakideen aurkako epaiketek haustura estrategia bati jarraitzen zioten, eta auzipetuek zein abokatuek epaitegi militar frankisten zilegitasuna ukatzen zuten, epaiketa apurtuz. Hala ere, Burgosko auzipetuek ez zuten epaiketa hasieratik apurtu, baizik eta epaiketa bera baliatu zuten Euskal Herriaren egoera eta erregimen frankistaren izaera mundu osoari helarazteko.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Albisu Iriarte, Mikel eta Larrea Eguren, Adur: Burgosko auzia. Iraultza eta bizi!. - Gara, 2020.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]