Eleberri grafiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Frans Masereel, Mon livre d'heures (1919).

Eleberri grafikoa komiki liburuak definitzeko erabiltzen den termino berria da. Zentzu horretan eztabaida handia dago hitz berri horren inguruan, egile eta kritiko askorentzat modako terminoa fenomeno berria baino gehiago besterik ez baita. Definitzeko helduei zuzendutako narrazioa komikien bitartez azaldutako dela esan daiteke. Eleberri grafikoen zabalkunde handiena XX. mendearen bukaeran hasi zen.[1]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da erraza esatea noiz sortzen den lehenengo eleberri grafikoa, batez ere sarritan komiki asko liburu formatoan bildu egin direlako. Iturri desberdinek, dena dela, Frans Masereel (1889-1972) jatorri flandiarra zuen margolaria lehene eleberria marrazkien bidez plazaratu zuena bezala aipatzen dute. Masereelek zuri-beltzezko marrazkiekin eta elkarrizketarik gabeko liburuak plazaratu zituen 1918tik aurrera; lan horiek argi eta garbi publiko helduari zuzenduta zegoen.[2]

Eleberri grafikoaren kontzeptua, bestetik, 1964ko azaroan erabili zen lehen aldiz, Capa-Alpha fanzinean. Will Eisnerek, ondoren, 1978ko A Contract with God publikazioarekin zabaldu zuen.[3]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Publikazio hauen itxura Komiki album batzuetatik ez da gehiegi urruntze. Dena dela, badituzte ezaugarri propio batzuk:

  • Liburuaren formatoa.
  • Normalean egile bakarra; batzutan talde bat.
  • Narrazio bakarra, luzea eta sakona.
  • Literatura handia izateko asmoa. Ohikoak dira autobiografien elementuak, flash backak, egitura konplexuak, hari narratibo desberdinak... Ikuspuntu horretatik eleberri tradizional baten konplexutasuna erakutsi dezake.
  • Publiko bati zuzenduta, askotan publiko kultoa nahiz eta gehienetan gazteago izan.
  • Ohikoa da eleberri arruntak formato honetan moldatzea baita ere.
  • Askotan zinemara eraman dira.
  • Liburu guztiek bezala ISBN dute. [4]

Eleberri grafikoak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure literaturan horrelako eleberri grafikoek ospe handia lortu dute:

Liburudenda batean eleberri grafikoen txokoa.

Arrakasta handiko eleberri grafiko batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]