Irene Laffitte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Irene Laffitte
Bizitza
Jaiotza Donostia1941eko abuztuaren 7a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia2001eko abenduaren 20a (60 urte)
Jarduerak
Jarduerak margolaria

Irene Laffitte Mesa (Donostia, Gipuzkoa, 1941eko abuztuaren 7a - ib., 2001eko abenduaren 20a[1]) gipuzkoar margolaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostian eta Madrilen egin zituen Margolaritzako ikasketak. Laffitteren lehen erakusketa Madrilen izan zen, 1961. urtean. Hurrengo urtean Parisen jarri zen bizitzen, eta han eta Estatu Batuetan erakusketak egiteko aukerak izan zituen. 1969. urtean Donostiako San Telmo Museoan jarri zituen bere lanak ikusgai. 1982. urtean guztiz hondatu zion Ordiziako bere baserri-estudioa sute batek, baina 27 euskal artistek erakusketa bat antolatu zuten Irene Laffitteri laguntzearren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Eskela