José Luis Sampedro
José Luis Sampedro Sáez (Bartzelona, 1917ko otsailaren 1a - Madril, 2013ko apirilaren 8a) gaztelaniazko idazlea eta ekonomialaria izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaio eta urte batetara bera eta bere familia Tangerra joan ziren, bertan 13 urte bete arte bizi izan zen.1936an errepublikanoek gerrara bidali zuten Espainiako Gerra Zibilean. Gero nazionalen aldean sartu zen. Gerra Melillan, Katalunian, Guadalajaran eta Hueten egin zuen.
Gerra bukatuta, Santanderren aduanako funtzionario lanpostua lortu zuen. Gero, Madrila joan zen, eta han 1944an Isabel Pellicerrekin ezkondu zen. Ekonomia ikasketak egin zituen: 1947an bukatu zituen, sari berezia lortuta.
Banco Exterior de Españan hasi zen lanean eta unibertsitateko irakasle ere hasi zen. 1955an Madrilgo Complutense Unibertsitatean katedradun izendatu zuten. Postu horretan jardun zuen 1969 arte, eta Banco Exterior de Españan zuzendariorde nagusia izatera iritsi zen.
1965ean eta 1966an Salforden eta Liverpoolen eskolak eman zituen.
1968an Ann Howard Shaw Lecturer izendatu zuten Bryn Mawr College estatubatuar unibertsitatean.
Espainiara itzulita, El caballo desnudo liburuan Espainiaren egoera satirizatu zuen.
Urte haietan ekonomialari eta irakasle lanei idazlearena erantsi zien, Conciencia del subdesarrollo eta La inflación en versión completa liburuak argitaratuta.
1977tik 1979 arte politikari ere izan zen, frankismoaren ondorengo lehen Gorteetan senatari izan baitzen.
Erretiratzean idatzi ditu eleberri arrakastatsuenak: Octubre, octubre, La sonrisa etrusca eta La vieja sirena.
Emaztea, Isabel, 1986an hil zitzaion.
1990an Real Academia Españolako akademiko izendatu zuten.
1990aren bukaeran Olga Lucas idazle, olerkari eta itzultzailearekin ezkondu zen.
Bere bizialdiaren azken urteetan mendebaldeko kulturaren, gizartearen eta moralaren gainbehera salatu zuen, neoliberalismo eta kapitalismoa kritikatuz.
2009an Sevillako Unibertsitateko honoris causa doktore izendatu zuten.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La estatua de Adolfo Espejo (1939) ,1994 an argitaratua.
- La sombra de los días (1947), 1994an argitaratua.
- Congreso en Estocolmo (1952)
- El río que nos lleva (1961)
- El caballo desnudo (1970)
- Octubre, octubre (1981)
- La sonrisa etrusca (1985)
- La vieja sirena, (1990)
- Real Sitio (1993)
- El amante lesbiano (2000)
- Escribir es vivir 2003
- La senda del drago (2006)
- Sobre política, mercado y convivencia (2006)
- La ciencia y la vida (2008)
Ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomiari buruzko lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Principios prácticos de localización industrial, 1957.
- Realidad económica y análisis estructural, 1959.
- Conciencia del subdesarrollo, 1973.
- Las fuerzas económicas de nuestro tiempo, 1967.
- Inflación: una versión completa, 1976.
- El mercado y la globalización, 2002
- Los mongoles en Bagdad, 2003.
- Sobre política, mercado y convivencia, 2006
- Economía humanista. Algo más que cifras, 2009
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Luis Sampedro |
- ↑ José Luis Sampedro idazlea hil da Eitb.com