Irene Montero
Irene María Montero Gil (Madril, 1988ko otsailaren 13a) espainiar politikari eta psikologo bat da, Podemos alderdiko zuzendaritza batzordekoa. 2016ko urtarriletik aurrera, diputatua da Madriletik Espainiako Diputatuen Kongresuan eta, 2017ko otsailetik, Podemos-En Comú Podem-En Marea Talde Konfederaleko bozeramailea da kongresu horretan.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moratalaz auzoan hazi zen, eta bertako Siglo XXI Ikastetxean eskolatu. 16 urtetik, herri mugimenduetan hasi zen ekintzaile, adibidez, Alderdi Komunistan. Psikologian lizentziatua da UAM Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Gero, Hezkuntzako Psikologia Masterra egin zuen. Une honetan, doktorego tesia egiten ari da hezkuntza inklusio eta hezkuntza lankidetzari buruz.[1]
Moratalaz, La Elipa eta Ciudad Linealen bizi izan da. Gaur egun, Galapagaren bizi da.
Podemos-en sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeen ostean, Rafa Mayoralekin batera, Podemos alderdiarekin bat egin zuen[2], Hipotekak Kaltetutakoen Plataformatik (PAH). 2014ko azaroan, Podemoseko Herritarren Kontseilurako hautagaia izan ondoren[3], Gizarte Mugimenduen arduradun izendatu zuten, eta Pablo Iglesias Podemos alderdiko buruzagiaren kabinetea zuzentzen hasi zen[4].
Askotariko erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitortu duenez, Angela Davis, Lev Lygotsky eta Maiatzeko Plazako Amonak ditu gogoko erreferentziak. Aldi berean, Antonio Gramsci jotzen du erreferentzia historiko intelektualtzat. Politikoki begiko ditu Brigada Internazionalak eta Hipotekak Erasandakoen Plataforma. Literaturan, Cien años de soledad (Gabriel García Márquez), La sonrisa etrusca (José Luis Sampedro) eta La mujer habitada (Gioconda Belli) eleberriak maite ditu gehien.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «23 cosas que no sabías de Irene Montero» El Huffington Post 2016-03-24 (Noiz kontsultatua: 2018-03-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Irene Montero, la Soraya de Podemos» ELMUNDO 2015-12-11 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ Press, Europa. (2017-02-18). «Podemos nombra a Irene Montero nueva portavoz en el Congreso, en sustitución de Errejón» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Esta es la lista de miembros de la nueva dirección de Podemos» El HuffPost 2014-11-15 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1988ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Madrilgo politikariak
- Emakume politikariak
- Espainiako diputatuak XI. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XII. legegintzaldian
- Ahal Dugu alderdiko politikariak
- Espainiako diputatuak XIII. legegintzaldian
- Espainiako psikologoak
- Emakume psikologoak
- Espainiako diputatuak XIV. legegintzaldian
- Espainiako ministroak
- Madrildarrak