Irlandako Gerra Zibila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Irlandako Gerra Zibila 1922ko ekainaren 28tik 1923ko maiatzaren 24ra bitarteko gerra izan zen Irlandan. Itun Anglo-irlandarraren aldeko eta aurkakoen arteko gerra honek lehenengoen garaipen argia ekarri zuen. Horren ondorioz, Irlandako Estatu Askea sortu zen, gaur egungo Irlandako Errepublikaren aurrekari zuzena.

Independentzia Gerrarekin (1918-1921) alderatuta, askoz hildako gehiago utzi zituen gerra honek. Era berean, bere oinarriek gaur egun ere bizirik jarraitzen dute Irlandako politikan, bertako alderdi garrantzitsuenak gerra honetako bi bandoen ondorengo zuzenak dira eta: Fianna Fail itunaren aurkakoen oinordekoa da eta Fine Gael itunaren aldekoena.

Gerra hau itunaren aldekoek erraz irabazi zuten arren, beraien buruzagi garrantzitsuenak galdu zituzten, hala nola, Michael Collins eta Arthur Griffith.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Irlandako Errepublika
Artikulu hau Irlandako Errepublikako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.