Arthur Griffith

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arthur Griffith
Arthur Griffith (1871-1922).jpg
Deputy to the Dáil Itzuli

1922-09-09 - 1923-08-09
Barrutia: Cavan Itzuli
Hautaketa: 1922 Irish general election Itzuli
Minister for Foreign Affairs and Trade Itzuli

1922-07-26 - 1922-08-12
George Gavan Duffy Itzuli - Michael Hayes
President of Dáil Éireann Itzuli

1922-01-10 - 1922-08-12
Éamon de Valera - William T. Cosgrave
Minister for Foreign Affairs and Trade Itzuli

1921-08-26 - 1922-01-09
George Noble Plunkett Itzuli - George Gavan Duffy Itzuli
Deputy to the Dáil Itzuli

1921-08-16 - 1922-06-08
Barrutia: Cavan Itzuli
Hautaketa: 1921 Irish elections Itzuli
Minister for Justice and Equality Itzuli

1919-04-02 - 1921-08-22
Michael Collins - Austin Stack
Deputy to the Dáil Itzuli

1919-01-21 - 1921-05-10
Barrutia: East Cavan Itzuli
Hautaketa: 1918 Irish general election Itzuli
Member of the 31st Parliament of the United Kingdom Itzuli

1918-12-14 - 1922-08-12
Barrutia: North West Tyrone Itzuli
Hautaketa: 1918 United Kingdom general election Itzuli
Member of the 31st Parliament of the United Kingdom Itzuli

1918-12-14 - 1922-08-12
Barrutia: East Cavan Itzuli
Hautaketa: 1918 United Kingdom general election Itzuli
Member of the 30th Parliament of the United Kingdom Itzuli

1918-06-20 - 1918-11-25
Barrutia: East Cavan Itzuli
Hautaketa: UK Parliamentary by-election Itzuli
Member of the Parliament of Northern Ireland Itzuli

Bizitza
Jaiotza Dublin1872ko martxoaren  31
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Irish Republic
Heriotza Dublin1922ko abuztuaren  12a (50 urte)
Hobiratze lekua Glasnevin hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria, politikaria eta idazlea
Lantokia(k) Londres
Nominazioak
Kidetza Irlandar Anaitasun Errepublikarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Sinn Féin

Arthur Griffith (irlanderaz Art Ó Griofa) (Dublin, 1872ko martxoaren 31 - Dublin, 1922ko abuztuaren 12a) irlandar lider abertzale edo nazionalista izan zen. Dáil Éireann-ean (Irlandar Legebiltzarra) biltzarkide, 1922ko Urtarriletik Abuzturako denboraldian. 1921an London-en Anglo-Irlandar Akordioa sinatu zuen Irlandar Ordezkaritzaren buru nagusia.Honen ondorio zuzenena Irlanda bitan zatikatzea izan zen.

1872ko martxoaren 31ean Dublinen jaio zen. 1899an United Irishman (Irlandar Elkartuak) aldizkariaren sortzailea izan zen, honetan irlandar idazle ospetsuenetarikoek parte hartu zutelarik, beharbada denen artean nabariena William Butler Yeats olerkaria. Griffith bera, bere editorialeen bidez United Irishman argitalpenaren literatur parte-hartzaile zuzena izan zen, beti ere irlandar autogobernuaren alde.

1902. urtean, etorkizun batean Sinn Fein alderdia bilakatuko zen erakunde bat sortu zuen. Irlanda autonomo baten aldekoa zen, baina ez Erresuma Batutik independientea.

Gaur egunez, Griffith-ek 1916ko Bazko Altxamenduan parte hartu zuenaren behin-behineko frogarik ez da existitzen. Hala eta guztiz, britaniarrek altxamenduaren babesle nagusienetakotzat jotzen zutenez Galesko Frongocheko barneratze zelaian gartzeleratu egin zuten, nahiz eta espetxeratze denboraldia laburra izan, gutxi gorabehera urte batekoa. Handik urte batetara bigarren aldiz espetxeratua izan zen inongo arrazoi legalik gabe eta soilik buruzagi abertzalea zelako argudioan oinarrituz.

1918ko Hauteskunde Orokorrak Sinn Féin-eko buru politikoak boterera eraman zituen, eta lehen Dáil edo Irlandako Biltzarrean biltzartzen ziren kideak orain Irlandako Legebiltzarreko kide berriak ziren. Hauek Éamon de Valera hautatu zuten herrialdearen lehendakari eta Griffith lehendakari-orde bezala. Britaniarren aurkako guda irekia behin-behinekoa zen.

Michael Collins-en zuzendaritzapean, irlandarrek britaniar gudarostearen aurka hasitako nekatze-guda eta gerrilak bere fruituak lortu zituen. Eta honela, 1921an britaniarrekin bakea bilatuko zuen ordezkaritzaren arduradun nagusia Griffith bilakatu zen, beti ere Irlandar Estatu Aske bat onartzeko baldintzarekin.

Nahiz eta 1922ko urtarrilean Griffith lehendakari bezala hautatua izan, boterean ongi finkatzeko ez zuen denborarik askorik izan. 1922ko abuztuaren 12an hil baitzen 50 urte zituelarik burmuin odoljario baten ondorioz. Handik gutxira irlandar guda zibil anker bat herrialdeaz erabat jabetuko zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Griffith Aldatu lotura Wikidatan