Irunberriko arroila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Irunberriko arroila

Foz lumbier.jpg

Irunberriko arroila
Gailurra
Koordenatuak 42° 38′ N, 1° 18′ W / 42.63°N,1.3°W / 42.63; -1.3Koordenatuak: 42° 38′ N, 1° 18′ W / 42.63°N,1.3°W / 42.63; -1.3
Geografia
Kokapena  Euskal Herria
Mendilerroa Leire
Irunberriko arroila hemen kokatua: Euskal Herria
Irunberriko arroila
Irunberriko arroila
Irunberriko arroila (Euskal Herria)
Igoera
Ohiko abiapuntua(k) Irunberritik (Nafarroa)

Irunberriko arroila Nafarroan, Irunberri udalerriaren alboan kokaturik dagoen arroila da, Iruñetik 35 kilometrotara.

Laburra baina oso interesgarria den haitzebakia da, Irati ibaiak bertako kareharria erosionatuz eratu duena. Kilometro bateko luzera du eta 150 eta 400 metro arteko altuera.

Historian zehar, gizakiak ezin izan du bertara heldu topografia malkartsua zela medio, XX. menderarte, Zangotza eta Iruñea lotzen zituen trenbidea egin zen arte. Gaur egungo bidea, antzinako trenbide horrek (1955. Urtean itxi zen) zabalduriko bide berbera da. Arroilaren hegoaldeko muturrean dago kokaturik Deabruaren zubia.

Naturari dagokionez, erreserba naturala da, bertan kokaturik baitago hegazti harrapakarien kolonia garrantzitsu bat.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irunberriko arroila Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa