Harkaitz-zozo urdin
Harkaitz-zozo urdin | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Muscicapidae |
Generoa | Monticola |
Espeziea | Monticola solitarius Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Masa | 5,95 g |
Kumaldiaren tamaina | 4,2 |
Errute denbora | 13 egun |
Harkaitz-zozo urdina[1] (Monticola solitarius) muscicapidae familiako hegazti paseriformea da, hegoaldeko Europan, ipar-mendebaldeko Afrikan, erdialdeko Asian, iparraldeko Txinan eta Malasian bizi dena[2].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sexuen arteko diskriminazio horrek bidegabea dirudi; arra oso ederra da, urdin deigarria duena, eta emea hain diskretua, bere jantzia apala da, marroi eta grisak urdinez apenas ñabartuak. Baina naturaren antolaketa jakintsu bat da, eboluzio-egokitzapen bat, espezie askotan ohikoa dena, zeinaren bidez, ondorengoen inkubazioan eta garapenean duten zeregina emean garrantzitsuagoa den, hobeto babestuta dago bere harraparien erasoetatik lumaje kriptikoagoarekin.
Harkaitz-zozo urdinaren tamaina, silueta eta jarrera zozo batenak dira gutxi gorabehera, apur bat txikiagoa: 20 cm-ko tamaina, 33 eta 37 cm bitarteko hego zabalera eta 65 gramo inguruko pisua duena.
Arraren ugaltze-lumajea benetan ederra da: gorputza eta burua guztiz urdinak, urdin bizia, distiratsua, ilunagoa ia beltza, hegoetan eta buztanean. Mokoa nahiko luzea eta mehea, eta hankak beltzak ditu, nolabaiteko tonu urdinxka batekin.
Emea arre-grisaxka da gainetik urdinxka apur batekin eta guztia marra argiagoekin zikindua. Tonu lausotuagoa azpian, eztarria ia zurixka. Hegoak eta buztana ilunagoak.[3]
Biologia eta ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dugu gomendatzen bertigoa jasaten duenari harkaitz-zozo urdina bere habitat naturalean behatzen saiatzea, izan ere hormatzarretan ibiltzen da. Oso bizkorra da ibiltzean, harkaitz batetik bestera jauzi egiten ikusten da amildegiaren ertzean, eta baita tontorreko harrien artean makurtuta lasterka edo amildegian behera erortzen utziz ondoren harlauza baten erdian atseden hartzeko, itxura leunekoa, baina zeinetan zimurtasun txikiak aprobetxatzen dakiena irmo heltzeko.
Harkaitz-zozo gorria bezain mesfidati eta mukerra da; arroken atzean ezkutatu eta zelatatzen du zerbaitek alarma ematen dion bezain pronto, baina moldagarriagoa dela ematen du batzuek hirigunean bizitzera ohitu direlako.
Normalean baxu egiten du hegan, lurraren arrasean. Urduri-tikak ditu, familia honetako espezieetan ohikoa den bezala: bat-batean buztana altxatzen du, aldi berean apur bat irekiz, edo hegoei dar-dar eragiten die mugimendu konbultsibo batekin.
Harkaitz-zozo urdinak ez du migratzen, mendietan habia egiten dutenak gertuko gune babestuagoetara jaisten diren arren. Intsektujalea da, bere dieta basafruitu batzuekin osatuz.
Barrunbe natural batean egiten du habia, haitzetan edo harri baten azpian, batzuetan hormaren azpian, zotz, sustrai mehe, belar eta goroldiozko habia batean. 4 eta 6 arrautza urdin-berde erruten ditu orban ilunekin edo gabe.
Txiten inkubazioa eta hazkuntza-prozesua ez dago ondo aztertuta, baina harkaitz-zozo gorriaren antzekoa izan behar du. Frogatuta dago bi sexuek kolaboratzen dutela txitak elikatzen.
Banaketa, habitata eta egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako Mediterraneoko ertz osoa zeharkatzen duen zerrenda estu bat populatzen du, Afrikako ipar-mendebaldetik eta Asia erdialdean zehar hedatzen da, 30° paraleloan, Txina eta Japoniaraino. Beraz, batez ere klima mediterraneoan bizi da eta tokian tokiko klima epel eta estepakoetan.
Iberian nahiko ohikoa da eremu mediterraneoan, erdialdean gutxi daudela dirudi eta Ebrotik gora doa Pirinioetako lehen mendilerroetaraino.
Arroka eguzkitsuetako hegaztia da, itxuraz harriaren izaeraz arduratu gabe. Normalean bai barnealdeko harkaitzak, oso altu igo gabe, bai itsas labarrak okupatzen ditu. Eremu onuragarrietan, harrobietara eta malda artifizialetara egokitu da eta, kasu batzuetan, hondakinetara eta harrizko eraikin zaharretara, baita Erroma bezalako hiri handietan ere.
Euskal Herrian bikote populazio txiki bat bizi da gure kostaldeko itsaslabarretan. Gutxienez bi lekutan finkatu dela dirudi, beste batzuetan ere agian bai. Barrualdeko aipamenik ez dugu ezagutzen, baina baliteke noizbait agertzea. Ez ditu falta harkaitz eta amilburu eguzkitsurik. Arabako ekialdeko eta hegoaldeko mendilerroen magaleko hegoaldeko isurialdean daudenak dirudite egokienak espezie honen ezaugarrietarako.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Monticola solitarius solitarius
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Harkaitz-zozo urdin» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).
- ↑ Svensson, Lars; Peter J. Grant (1999). Collins Bird Guide. Londres: HarperCollins
- ↑ (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 248 or. ISBN 84-7542-639-5..
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |