Beletxiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Beletxiki
Dohle (Corvus monedula) d1.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Aves
Ordena Passeriformes
Familia Corvidae
Generoa Corvus
Espeziea Corvus monedula
(Linnaeus, 1758)[2]
Hedapen mapa
Corvus monedula distribution de.svg

Beletxikia (Coloeus monedula edo Corvus monedula) corvidae familiako eta passeriformes ordenako hegaztia da. Corvus generoko espezierik txikiena da (34-39 cm luze). Lumadi beltz edo gris iluna. Garondo, lepo eta masailak gris argiak. Helduek iris txuria dute. Hots ohikoena chyak-chyak edo kak-kak metaliko eta karrankarria da[3].

Beletxikiak oso banaketa zabala du: Afrikako ipar-mendebaldea, ia Europa osoa, Iran, Indiako ipar-mendebaldea eta Siberia. Populazio gehienak sedentarioak badira ere, ipar eta ekialdekoak migratzaileagoak dira. Oso bizileku desberdinetan ikus daiteke: zuhaiztun estepa, nekazal eremu, larre, itsaslabar eta herrietan. Euskal Herrian isurialde mediterraneoan bizi da.

Elikadura: ornogabeak (intsektu heldu eta larbak, barraskiloak, armiarmak), karraskari txikiak, arrautzak, txitak, haziak, zerealak, fruituak eta haratustela (errepideetan hildako animaliak batez ere)[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)Corvus monedula Iucnredlist.org
  2. (Ingelesez) IOC Master List
  3. Mullarney, Killian; Svensson, Lars; Zetterstrom, Dan; Grant, Peter (1999). Collins Bird Guide. Collins. p. 335. ISBN 0002197286
  4. J. D. Lockie "The Food and Feeding Behaviour of the Jackdaw, Rook and Carrion Crow." The Journal of Animal Ecology. 25:2 (Nov., 1956), pp. 421-428

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beletxiki Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]