Edukira joan

Iruten ari nuzu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iruten ari nuzu
Mocedadesen, Beñat Axiariren, Kepa Junkeraren, Miguel Boséen, Behi Bideko Andere Xuriaken, Kalakanen, Akelarreren, Hibai Etxebarriaren, Maite Idirinen, Oskorriren eta Euskadiko Orkestraren musika-lana
Egilea(k)Mocedades, Beñat Axiari, Kepa Junkera, Miguel Bosé, Behi Bideko Andere Xuriak, Kalakan, Akelarre, Hibai Etxebarria, Maite Idirin, Oskorri eta Euskadiko Orkestra
Ezaugarriak
Genero artistikoakopla txikia eta herri-kanta
Hizkuntzaeuskara

Iruten ari nuzu Baigorri aldeko euskal kanta tradizionala da, 1921ean argitaratu zen Gure Herria kantutegian.[1][2]

Abeslari eta musikari ospetsuk jo eta kantatu dute, 10 baino gehiago dira plazaratu diren grabazioak. Akelarre taldeak 1972an plazaratu zuen bertsio bat.[3] Mocedades taldeak Kantaldia diskoan abestu zuen 1978 urtean.[4] Geroago Maite Idirinek (1988)[5], Beñat Axiarik (2000)[6], Oskorrik (2004)[7], Kepa Junkerak (2008, Miguel Boséren ahotsez)[8], Behi Bideko Andere Xuriek (2014)[9], Kalakan taldeak (Lamin 2017an[10], Elementuak II 2019an[11], eta Euskadiko orkestrarekin 2021ean[12]) eta Hibai Etxebarriak (2018)[13] ere horren bertsioak plazaratu dituzte.[14]

Badaude "Iruten ari nuzu" doinuarekin zenbait bertsio. Horra pare bat:

Iruten[15] ari nuzu
kilua[16][17] gerrian
ardura dudalarik
nigarra begian
Alde nere leihotik
zalduna bazara
piztuko dut argizaria
oinezkoarentzat
Morroia babesten dut
nere maitasunez
maizterraren zilarrak
ez naute itsutzen

__________

Iruten[18] ari nuzu
kilua[19][20] gerrian
ardura dudalarik
nigarra begian.
Nigar egiten duzu
oi suspirarekin
kontsolaturen zira
oi denborarekin.
Ezkon mina dudala
zuk omen diozu
ez dut amore minik,
gezurra diozu.
Jendek erraiten dute
hala ez dena franko
ene maite pollita,
zure ta enetako.
Ezkon mina dutenak
seinale dirade:
matel-hezurrak idor,
koloriak berde.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2023-05-06).
  2. «Iruten ari nuzu» EKE (kontsulta data: 2023-05-07).
  3. «Akelarre Sorta Bat» www.badok.eus (kontsulta data: 2023-05-06).
  4. Mocedades. Mocedades Iruten. Francisco Javier Luna -Youtube (kontsulta data: 2023-05-07).
  5. Idirin, Maite. (1988). «Euskal Kamerata» www.badok.eus (kontsulta data: 2023-05-07).
  6. «Leitza larrea» www.badok.eus (kontsulta data: 2023-05-07).
  7. «Oskorri & The Pub Ibiltaria 8» www.badok.eus (kontsulta data: 2023-05-07).
  8. Junkera, Kepa. (2008). «Etxea» www.badok.eus (kontsulta data: 2023-05-07).
  9. «Gure etxen badira...» www.badok.eus (kontsulta data: 2023-05-06).
  10. «Lamin» www.badok.eus (kontsulta data: 2023-05-06).
  11. «Elementuak II» www.badok.eus (kontsulta data: 2023-05-06).
  12. «Kalakan eta Euskadiko Orkestra» www.badok.eus (kontsulta data: 2023-05-06).
  13. Etxebarria, Hibai. (2018). «Agian bihar» www.badok.eus (kontsulta data: 2023-05-07).
  14. «Bilaketa Badok.eus atarian: Iruten ari nuzu» Badok (kontsulta data: 2023-05-07).
  15. «irun: 1 du aditza. Ehuntzeko gaia hari bihurtu. Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-12-12).
  16. «khilu, Orotariko Euskal Hiztegia - Bilaketa orokorra» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-12-11).
  17. «kilo - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-12-11).
  18. «irun: 1 du aditza. Ehuntzeko gaia hari bihurtu. Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-12-12).
  19. «khilu, Orotariko Euskal Hiztegia - Bilaketa orokorra» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-12-11).
  20. «kilo - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-12-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]