Edukira joan

Kopla txiki

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kopla txikia, bertsolaritzan, 7 eta 6 silabako bi ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 7 silaba ditu eta bikoitietan 6 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da. Ohiko adibidea Ama begira zazu doinua izaten da.[1][2][3][4]

Lauko txiki eta bi puntuko txiki izenak ere erabiltzen dira.[5]

Adibidea: Ama begira zazu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortziko txikiak 13 silaba ditu eta etenaldi bakarra zazpigarren silabaren ondotik.[6]

A -- ma be -- gi -- ra za -- zu // lei -- ho -- tik pla -- za -- ra
1.....2....3.....4......5...6......7 // 1.....2......3....4.......5......6

Birritan errepikatzen da egitura hori:

Ama begira zazu (7)
leihotik plazara: (6a)
ni bezalakorikan (7)
plazan bai ote dan? (6a)
Plazan bai ote dan?
Lai lara lai tra la

Bertsolariek sarritan baliatzen dituzte kopla txikia eta kopla handiak. neurri horiek oso arinak dira eta.

Bertsolaritzaren Datu-Basean 279 doinu eskaintzen dira horien artean 10 oso ezagunak.[7]

Kopla txikiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, esan bezala doinu asko baitago zortziko txikiko neurrian:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Iturriaga, Unai; Arozena, Estitxu. (D.L. 2007). Gu ere bertsolari. Lanku ISBN 978-84-935192-8-5. PMC 1123139138. (kontsulta data: 2022-12-17).
  2. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Ama begira zazu - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2022-12-29).
  3. Mendizabal, Mikel; Kazabon, Antton. (1993). Txikitik handira. Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (GIE) ISBN 84-7703-040-5. PMC 247599958. (kontsulta data: 2022-12-17).
  4. «estrofa - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2022-12-20).
  5. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2022-12-29).
  6. «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (kontsulta data: 2022-01-28).
  7. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Lauko txikirako doinuak (279)» bdb.bertsozale.eus (BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (kontsulta data: 2022-01-28).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]