Iryna Bekexkina
Iryna Bekexkina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ivdel, 1952ko otsailaren 4a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Ukraina |
Heriotza | Kiev, 2020ko martxoaren 20a (68 urte) |
Heriotza modua | : urdaileko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Philosophy, Taras Shevchenko National University Kyiv (en) 1974) |
Hezkuntza-maila | PhD in Philosophical Sciences (en) |
Hizkuntzak | ukrainera errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa |
Enplegatzailea(k) | Hryhoriy Skovoroda Institute of Philosophy of the National Academy of Sciences of Ukraine (en) Institute of Sociology of NAS of Ukraine (en) The Ilko Kucheriv Democratic Initiatives Foundation (DIF) (en) |
Iryna Erykivna Bekexkina — ukraineraz: Ірина Ериківна Бекешкіна — (Ivdel, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1952ko otsailaren 4a - Kiev, Ukraina, 2020ko martxoaren 20a) ukrainar soziologoa izan zen, hautes-soziologia eta soziologia politikoan aditua.[1] 2010etik hil zenera arte Ilko Kutxeriven Ekimen Demokratikoa Fundazioaren zuzendaria izan zen Ilko Kutxeriven heriotzaren ondoren.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kieveko Taras Xevtxenko Unibertsitate Nazionaleko Filosofia Fakultatean egin zituen ikasketak.
1996an Ilko Kutxeriven Ekimen Demokratikoa Fundazioaren zuzendariorde izendatu zuten. 2001n fundazioaren arduradun izendatu zuten. 2004ko Ukrainako Hauteskunde Presidentzialetan Ekimen Demokratikoa Fundazioak hauteslekuetan bertan egin zituen galdeketek agerian utzi zuten hauteskunde emaitzekin gertatu zen iruzur handia. Bekexkina Iraultza Laranjaren eragileetako bat izan zen.
Focus aldizkariaren Ukrainako atalak 2007 eta 2008 bitartean herrialdeko eragin handieneko 100 emakumeen zerrendan jarri zuen.
Euromaidan protesten garaian Viktor Janukovitx presidentearen «erregimen autoritarioa» gogor kritikatu zuen. Gainera, gerra zibila aurreikusi zuen oposizioaren aurkako presioa gaiztotuz gero.