Viktor Janukovitx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Viktor Janukovitx
Viktor Yanukovych 27 April 2010-1.jpeg
Ukrainako lehen ministro

2002ko azaroak 21 - 2004ko abenduak 7
Anatoliy Kinakh - Mykola Azarov
Ukrainako lehen ministro

2004ko abenduak 28 - 2005eko urtarrilak 5
Mykola Azarov - Julia Tymoxenko
People's Deputy of Ukraine

2006ko maiatzak 25 - 2006ko irailak 12
Barrutia: Party of Regions
9. Ukrainako lehen ministro

2006ko abuztuak 4 - 2007ko abenduak 18
Yuriy Yekhanurov - Julia Tymoxenko
Ukrainako presidente

2010eko otsailak 25 - 2014ko otsailak 22
Viktor Justxenko - Oleksandr Turchynov
Bizitza
Jaiotza Yenakiieve1950eko uztailaren 9a (67 urte)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ukraina
Familia
Ezkontidea(k) Lyudmila Yanukovych
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Donetsk National Technical University
Ukrainian State University of Finance and International Trade
Hezkuntza-maila Doktor Nauk in Economicsa
Lanbidea
Lanbidea politikaria, Ingeniaria, ekonomialaria eta automobil-pilotua
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa Ukrainian Orthodox Church (Moscow Patriarchate)a
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Party of Regions
IMDb nm2530864
Viktor Yanukovych signature.svg

Viktor Fedorovitx Janukovitx[1] (ukraineraz: Віктор Федорович Янукович; Jenakiieve, Ukrainako ESS, SESB, gaur egun Ukraina, 1950eko uztailaren 9a) ukrainar politikaria da. 2010ko otsailaren 25etik[2] 2014ko otsaila arte Ukrainako presidentea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997 eta 2002 artean Donetskeko gobernadorea izan zen. 2002ko azaroaren 21etik 2004ko abenduaren 7ra arte, Leonid Kutxmaren presidentetzapean, Ukrainako lehen ministroa izan zen. Kutxmaren sostenguarekin, 2004ko presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu zen. Irabazletzat eman zuten, baina Viktor Justxenkoren aldekoek iruzurra izan zela salatu zuten. Hori izan zen Iraultza Laranjaren abiapuntua. Azkenik, Ukrainako Auzitegi Gorenak hauteskundeak baliogabetu zituen. 2004ko abenduaren 26an errepikatu ziren eta Justxenko atera zen irabazle[3]. Janukovitxek Errusiaren aldeko Eskualdeen Alderdiko buru izaten jarraitu zuen eta 2006ko abuztuaren 4tik 2007ko abenduaren 18ra, Justxenko presidente zelarik, Lehen Ministro izan zen. 2010eko martxoaren 3an alderdiko buruzagitza Mykola Azaroven esku utzi zuen.

2010eko hauteskundeen lehen itzulian Janukovitx bozkatuena izan zen. Bigarren itzulian Julia Tymoxenkorekin lehiatu eta, alde txikiaz bazen ere, gailendu zen: Janukovitxek botoen %48,95 jaso zituen eta Tymoxenkok %45,47[2][4]. Ukrainak eta Europar Batasunak sinatu behar zuten elkartze akordioa bertan behera utzi izanak protesta mugimendu handia eragin ondoren, 2014ko otsailaren 22an Ukrainako parlamentuak kargugabetu zuen[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktor Janukovitx Aldatu lotura Wikidatan