Isabel Tajahuerce Ángel

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Isabel Tajahuerce Ángel

Bizitza
JaiotzaSoria1960ko abuztuaren 8a (63 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea

Isabel Tajahuerce Ángel (Soria, Gaztela eta Leon, 1960ko abuztuaren 8a) Informazio Zientzien Fakultateko doktorea eta irakaslea da, feminista, gizarte-ikertzailea, genero-indarkerian eta komunikazioan eta gizarte-mugimenduetan aditua. Errektoreordea izan da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Berdintasunerako errektorearen ordezkaria.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isabel Tajahuece Ángel Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Kazetaritza arloko Informazio Zientzietako lizentziaduna eta doktorea da. Unibertsitate horretan bertan doktoratu zen La crítica de arte en las revistas ilustradas madrileñas/Artearen kritika Madrilgo aldizkari ilustratuetan (1835-1840) tesiarekin.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti izan du kontuan emakumeen eskubideen defentsa, eta arlo pertsonalean, irakaskuntzan eta ikerketan parte hartu du, baita berdintasun-proposamenak zabaltzen eta babesten ere. Ikerketa Feministen Institutuko Kontseiluko kidea da eta elkarte feministetakoa, hala nola, Indarkeria Matxistaren aurkako Unibertsitate Elkartea (AUVIM).[3] Aditua da genero-indarkerian, komunikazioan eta gizarte-mugimenduetan.[4]

Isabel Tajerceren ustez, gizarteak jabetu behar du emakumeen aurkako indarkeria gizonen arteko desberdintasunarekin hasten dela, eta, aldi berean, desberdintasuna mantentzeko tresnarik boteretsuena dela, lan-merkatura eta lanbide-garapenera iristeko, rolak esleitzeko, espazio publikoa eta pribatua erabiltzeko, edo emakumeak debaluatzen dituen edo emakumeak ikusezin bihurtzen dituen hizkuntzaren indarkeriarekin. Maskulinoa boterearekin lotzen da, bereziki botere ekonomikoarekin, eta femeninoa zainketarekin. Komunikabideetan, emakumeak biktima gisa agertzen dira kazetaritza-informazioan eta fikzio mediatikoan, telesailetan eta zineman, berdintasunari mesede egiten ez dion gizarte-eragina duten rol eta estereotipoekin. Bere ustez, emakumeek botere ekonomikoa izan behar dute, emakumeek pairatzen duten indarkeria handiena pobrezia delako.[5]

Irakasle, kazetari eta feminista den aldetik, funtsezkoa iruditzen zaio emakumeen aurkako desberdintasunaren eta indarkeriaren aurkako hezkuntza, prestakuntza eta informazioa, eta ezinbestekotzat jo du hezkuntzako maila guztietan genero-irakasgaiak sartzea.

Tajahuerce izan zen ““¿Por qué tan pocas?/Zergatik hain gutxi?” proiektuaren bultzatzailea eta arduraduna. Proiektu horren helburua da emakumezko zientzialarien eta teknologoen lana ikusaraztea, neska eta nerabeentzat erreferentzia izan daitezkeen Espainiako 20 zientzialari eta teknologoren biografiak erakusten dituen film luze baten bidez.[6][7]

Isabel Tajahuercek eta Violeta Izquierdo andreak UCMko lehen irakasleak[8] proiektua zuzendu dute Unibertsitate Konplutentseko Berdintasun Unitatetik.

Emakumeen Nazioarteko Diziplina arteko 10. Biltzarra parte hartu zuen, baita Emakumeen Munduak/Women's Worlds 2005. urtean eta Women's Worlds08, 2008ko edizioaren antolaketan ere, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Espainian.[9]

Irakaskuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isabel Tajahuerce 1990az geroztik Unibertsitate Konplutentseko Informazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza eta Komunikazio Globaleko Departamentuko irakaslea da, eta Komunikazioa eta Generoa, Pentsamendu Politikoaren Historia eta Komunikazioa eta Gizarte-mugimenduak irakasgaiak ematen ditu. Violencia de Género: prevención e intervención desde diversos ámbitos profesionales/Genero indarkeria: prebentzioa eta esku-hartzea hainbat lanbide esparrutatik izeneko Master Propio delakoaren zuzendaria da. Bioetika, bioteknologia, robotika eta simulazioei buruzko Ikerketa Mintegiko zuzendaria da, generoaren eta komunikazioaren ikuspegitik.[10][11]

Irakasle-lanean, doktore-tesiak zuzendu ditu, non genero-indarkeriaren[12] azterketa presente dagoen, hala nola Cristina Mateos Casadok aurkeztutakoa, Genero-indarkeriaren diskurtso politikoaren azterketa kritikoa Espainian (2011-2016) eta Ekuadorren (2006-2016),

Biltzarretan, eztabaida-foroetan zein udako ikastaroetan parte hartu du, hala nola "Mujeres, Comunicación y conflictos armados: de la I Guerra Mundial a nuestros días/Emakumeak, Komunikazioa eta gatazka armatuak: I. Mundu Gerratik gaur egunera arte", mintegietan, hala nola “Las mujeres ante la Justicia: Juzgar, decidir y comunicar con perspectiva de género/Emakumeak justiziaren aurrean: epaitu, erabaki eta komunikatzea genero-ikuspegitik” Nazioarteko Mintegian.[13][14]

Nazioarteko hainbat unibertsitaterekin lan egiten du, bereziki Latinoamerikan.

Ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isabel Tajahuerceren ikerketa-jarduera, irakaskuntzarekin batera, emakumeen aurkako genero-indarkeriari buruzko ikerketetan eta haren aplikazio-eremuetan oinarritu zen. Unibertsitate Konplutentsean hainbat erakundek finantzatutako proiektuekin garatu ditu ikerketak: Berdintasun Ministerioa, Emakumearen Institutua, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa edo Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa.

Bere lanen artean aipa daiteke matxismoak teknologia-garai batean eta teknologia berrietan duen eragina, eta zera esan daiteke:

Los robots se programan con estereotipos machistas/Robotak estereotipo matxistekin programatzen dira”,

eta hainbat artikulutan islatuta geratu diren genero-ikuspegia txertatu nahi da garapen teknologikoan; bereziki, “Análisis feminista de las propuestas poshumanas de la tecnología patriarcal/Teknologia patriarkalaren proposamen posthumanisten azterketa feminista” (2017[15]) eta “Simulaciones sexo genéricas, bebés reborn y muñecas eróticas hiperrealistas/Sexu generikoen simulazioak, reborn haurtxoak eta panpina erotiko hipererrealistak[16] hurrenez hurren, hurrengo aldizkari hauetan Chasqui. Revista Latinoamericana de Comunicación eta Opción. Revista de Ciencias Humanas y Sociales.

Argitaratutako artikulu indibidual eta kolektiboak Google Akademikoan eta Dialnet-en erregistratu dira.[17][18]

Unibertsitateko karguak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Berdintasun Unitateko zuzendaria, Kultura, Kirol eta Gizarte Politikako errektoreordea, Kultura Hedatzeko eta Zabaltzeko errektoreordea eta Berdintasunerako errektorearen ordezkaria izan da.[19][20]

Liburuak eta artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isabel Tajahuercek artikuluak eta liburuak idatzi ditu bakarka eta taldean, hainbat lan eta hitzaurre koordinatu ditu, baita aldizkarietarako artikuluak ere. Hauexek dira horietako batzuk:[21]

  • Mujeres que comparten una misma lengua. Españolas y latinoamericanas de la educación a la ciudadanía/Hizkuntza bera duten emakumeak. Herritartasunerako hezkuntzaren Espainiako eta Latinoamerikako erakundeak. CESLAren aldizkaria.[22]
  • La educación sexual en España: propuestas para asegurar el acceso/Sexu-hezkuntza Espainian: sarbidea bermatzeko proposamenak. (2020).[23]
  • Voces mediterráneas: un espacio de lucha y esperanza/Mediterraneoko ahotsak: borroka eta itxaropenerako gunea.
  • Mujeres y comunicación/Emakumeak eta komunikazioa. La Linterna Gorra argitaletxea.[24]
  • La intervención en violencia de género desde diversos ámbitos/Genero indarkeriaren arloko esku-hartzea, hainbat esparrutatik. Dykinson argitaletxea. (2018).
  • Mujeres, comunicación y conflictos armados de la Primera Guerra Mundial a nuestros días./Emakumeak, komunikazioa eta gatazka armatuak Lehen Mundu Gerran gaur egun. (2016).[25]

Beste kargu eta ordezkaritza batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ikerketa Feministen Institutuko kidea
  • 2021ean, Adituen Batzordean parte hartu zuen, RTVEko presidente izateko eta Administrazio Kontseiluko kide izateko hautagaiak ebaluatzeko eta aurrehautatzeko.[26]
  • 'Historia y Comunicación Social' zientzia-aldizkariaren zuzendaria.
  • Complutense argitaletxeko Berdintasunerako Hemisferioen Bildumako zuzendaria.
  • "Anagramas" Aldizkari Zientifikoko Erredakzio Kontseiluko kidea. Medellingo Unibertsitatea (Kolonbia).
  • Costa Ricako Unibertsitateko "Reflexiones" aldizkari zientifikoko erredakzio kontseiluko kidea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Universidad Complutense de Madrid» www.ucm.es.
  2. «Tesis de El arte en las revistas ilustradas madrileñas (1835-184... | Tesisde.org» www.tesisde.org.
  3. «INSTITUTO DE INVESTIGACIONES FEMINISTAS» www.ucm.es.
  4. Asociación Universitaria contra la Violencia Machista (AUVIM). .
  5. «Tribuna Complutense» tribuna.ucm.es.
  6. «¿Por qué tan pocas? Tecnólogas y científicas españolas a la luz | Ciencia y más» Mujeres con ciencia 2019-05-24.
  7. «Entrevista a Isabel Tajahuerce» Madrid Sindical La revista.[Betiko hautsitako esteka]
  8. «Tribuna Complutense» tribuna.ucm.es.
  9. «Convocatoria del Congreso MUNDO DE MUJERES | dones i noves tecnologies | codi lela» donestech.net.
  10. «Investigación sobre biotecnología, bioética, robótica y simulaciones desde una perspectiva de género y de la comunicación» www.ucm.es.
  11. «UCM-Máster Propio en Violencia de Género: prevención e intervención desde diversos ámbitos profesionales» www.ucm.es.
  12. Mateos Casado, Cristina. (2017-07-14). «Análisis crítico del discurso político de la violencia de género en España (2011-2016) y Ecuador (2006-2016)» eprints.ucm.es.
  13. MUJERES, COMUNICACIÓN Y CONFLICTOS ARMADOS: DE LA I GUERRA MUNDIAL A NUESTROS DÍA. .
  14. «Las mujeres ante la justicia ¿Sujeto de derechos y objeto de protección?» Mujeres Avenir.
  15. Ángel, Isabel Tajahuerce; Casado, Cristina Mateos; Suso, Rut Melero. (2017-09-15). «Análisis feminista de las propuestas poshumanas de la tecnología patriarcal» Chasqui. Revista Latinoamericana de Comunicación 0 (135): 123–141.  doi:10.16921/chasqui.v0i135.3193. ISSN 1390-924X..
  16. Ángel, Isabel Tajahuerce; Casado, Cristina Mateos. (2016). «Simulaciones sexo genéricas, bebés reborn y muñecas eróticas hiperrealistas» Opción 32 (81): 189–212. ISSN 1012-1587..
  17. «ISABEL TAJAHUERCE ANGEL» scholar.google.es.
  18. «Isabel Tajahuerce Ángel» Dialnet.
  19. «Universidad Complutense de Madrid» www.ucm.es.
  20. Plan de Igualdad de la Complutense avanza hacia una cultura integral de igualdad | CiberCOM. 2021-01-11.
  21. (Gaztelaniaz) «Isabel Tajahuerce Ángel» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  22. Ángel, Isabel Tajahuerce. (2018). «Mujeres que comparten una misma lengua. Españolas y latinoamericanas de la educación a la ciudadanía» Revista del CESLA (21): 11–28. ISSN 1641-4713..
  23. «La educación sexual en España: propuestas para asegurar el acceso» www.fundacionalternativas.org.
  24. Rodal, Asunción Bernárdez. (2016-10-21). «Reseña | 'Mujeres, comunicación y conflictos armados'» infoLibre.es.
  25. Ángel, Isabel Tajahuerce; Muiña, Ana. (2016). Mujeres, comunicación y conflictos armados: de la Primera Guerra Mundial a nuestros días. La Linterna Sorda ISBN 978-84-944633-1-0. (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  26. «Al menos trece candidatos a presidir RTVE a unas horas de concluir el plazo» El Correo 2018-07-30.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]