Isandlwanako gudua (batzuetan Isandhlwanako gudua idatzia) 1879kourtarrilaren 22an gertatu zen, Anglo-Zulu Gerraren testuinguruan. Britainiar Inperioaren eta Zulu Erresumaren arteko gerrako lehen gatazka handia izan zen. Britainiarrek hegoaldeko Afrikako zulu lurraldea inbaditzen hasi eta hamaika egunera, 20.000 soldaduz osatutako armada natibo batek 1.800 soldaduz (horietako batzuk afrikarrak) eta agian 350 zibilez osatutako britainiar armadaren zutabe bati eraso zion. Zuluak batez ere azagaiaz, burdinazko puntako lantzaz eta behi-larruzko ezkutuz armaturik zeuden,[1] nahiz eta zenbait moskete eta fusil zahar ere bazituzten.[2] Tropa britainiar eta kolonialak Martini-Henryatzekargako fusil modernoekin, 76 mm-ko bi mendi-kanoiekin eta Hale kohete-bateria batekin armaturik zihoazen. Teknologia militarrean alde handia zegoen arren, zulu soldaduen kopuru handiak gaizki zuzendutako eta hedatutako britainiar talde bat garaitu zuen, 1300 hildako jasan zituena, horien artean borrokako lehen lerroan borrokatu zuten guztiak. Zuluen armadak mila inguru erori izan zituen.[3]