Isatou Ceesay

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isatou Ceesay
Bizitza
Jaiotza1972ko abendua (51 urte)
Herrialdea Gambia
Hezkuntza
HeziketaGambia Technical Training Institute (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, aktibista eta ekintzaile ekologista

Isatou Ceesay (Njau, Gambia, 1972) Gambiako aktibista eta enpresaburu soziala da, Birziklapenaren Erregina bezala ezagutzen dena. One Plastic Bag izeneko birziklatze mugimendua hasi zuen Gambian. Mugimendu horren bidez, plastikozko hondakinak birziklatzen irakatsi zien Gambiako emakumeei, diru-sarrerak lortzeko produktu salgarri bihurtzeko.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ceesay 1972. urtean jaio zen Njau herri txiki batean, Ganbian. Oso gaztetan, eskola utzi zuen.[3][4]

20 urterekin, eskolara itzultzea erabaki zuen, eta bere aitarengandik oinordetzan hartutako behia saltzen zuen, Gambiako Prestakuntza Teknikoko Institutuan idazkaritza-ikastaro batera joateko adina diru izateko.[5] Ikastaroa amaitu ondoren, herrira itzuli eta boluntario gisa AEBetako Bake Taldean sartu zen. Garai horretan jabetu zen plastikozko poltsak berrerabili eta produktu berrietan eraldatu zitezkeela, Senegalen hondakinak kudeatzeko ikastaro batean parte hartu zuen bitartean.[6]

Berak, bere ahizparekin batera, hondakin plastikoak poltsak, zorroak, kutxak, jostailuak eta bestelako produktuak egiteko erabili zezakeen hari bihurtzen duen metodo bat garatu zuen.[7] Hala, 1997an, beste lau emakumerekin batera, N'Jau Birziklatze Zentroa sortu zuen bere jaioterrian, Gambia iparraldean. Hasieran, proiektu horren helburua plastikoen birziklapenean hondakinak berreskuratzearen garrantziaz eta onurez herritarrak heztea zen, eta, hala, inguruak hondakin plastikoekin zikintzeko ekintza moteltzea. Urteak igaro ahala, proiektua hazi egin da, eta orain emakumeak ahalduntzen ditu, laguntza eta diru-sarrerak emanez.[8]

Proiektua Gambiako erakunde komunitario ofizial gisa onartu berri da, orain Njau Birziklatzeko eta Diru-sarrerak Sortzeko Taldea (NRIGG) deitua. Gaur egun, Ceesayk 11.000 pertsona baino gehiagorekin egiten du lan, eta NRIGGk Gambiako lau komunitatetan du egoitza.[2][9][10]

Sariak eta aintzatespena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2012. The International Alliance for Women Difference Maker saria jaso zuen Washington DCn (AEB).[3][11][12]
  • 2015ean bere istorioa Miranda Paulek idatzitako eta Elizabeth Zunonek ilustratutako liburu batean argitaratu zen.[8][13] Lau urte geroago, Lily Dyu idazleak Earth Heroes libururako hautatu zuen. Bertan ingurumenaren defentsan nabarmentzen diren pertsonaia eta proiektuak omentzen ditu.[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Business, Responsible. (2019-03-08). «Five female activists who are changing the world» Responsible Business (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  2. a b «Isatou Ceesay, Queen of Plastic Recycling, The Gambia - Climate Heroes» web.archive.org 2019-10-18 (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  3. a b (Ingelesez) Beekmans, Sarah. (2018-09-26). «Isatou Ceesay the Recycling Queen from the Gambia | Horn Necklace» Sarah Beekmans - Bali (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  4. (Ingelesez) LoveYourKids. (2018-07-02). «All Facts for Kids about Isatou Ceesay» Easy Science For Kids (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  5. (Ingelesez) Isatou Ceesay: Turning Waste to Wealth – Climate Heroes. (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  6. (Ingelesez) Founders – Women's Initiative Gambia. (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  7. (Ingelesez) Sedlock, Charlotte. «Women's History Month: Isatou Ceesay» blog.apeelsciences.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  8. a b (Ingelesez) Smith, Pam. (2016-12-08). One Plastic Bag: Isatou Ceesay and the Recycling Woemn of the Gambia – Granite Media. (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  9. (Ingelesez) Webster, Mike. (2014-05-01). «How a small African recycling project tackles a mountainous rubbish problem» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  10. (Ingelesez) «'These purses have saved many lives'» BBC News (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  11. «Gambian Woman to Receive TIAW Award». «Gambian Woman to Receive TIAW Award».
  12. «The International Alliance for Women - wod: award recipients» www.tiaw.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  13. «One Plastic Bag: Isatou Ceesay and the Recycling Women of the Gambia by Miranda Paul» www.publishersweekly.com Invalid date (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  14. (Portugesez) Lusa. (2019-10-25). «Fruta Feia é um dos “Heróis da Terra” ilustrados em livro britânico» PÚBLICO (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]