Isidre Nonell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Isidre Nonell
Nonell Autocaricatura.jpg
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1872ko azaroaren 30a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Bartzelona1911ko otsailaren 21a (38 urte)
Hobiratze lekua Montjuïceko hilerria
Hezkuntza
Heziketa Académie Colarossi
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Lanbidea
Lanbidea margolaria eta marrazkilaria
Lan nabarmenak La Paloma
Captaire a París, 1897
Estudi, 1908,

Isidre Nonell i Monturiol (Bartzelona, 1872ko azaroaren 30a - ib., 1911ko otsailaren 21a) Kataluniako margolari eta marrazkigilea izan zen.

Mirambellekin, Martínez Altésekin eta Lluis Granerrekin egin zituen ikasketak. 1893an Bartzelonako Arte Ederretako Eskolan hasi zen; han Pichot, Vallmitjana, Canals eta Mir ezagutu zituen, eta haiekin batera, Colla de San Martí edo Colla del Safrà izeneko taldea sortu zuen, Sant Martí de Provençals auzoko ikuspegiak margotzen zituena. Garai horretan errealismoaren eta naturalismoaren eragina izan zuen. 1893an, ikuspegien erakusketa egin zuen Bartzelonako Parés Aretoan; 1894an, Bartzelonako Arte Ederretako II. Erakusketa Nagusian eta Talde Artistikoaren Urteroko Erakusketan parte hartu zuen. 1894an, Bartzelonako gertakarien marrazkiak argitaratu zituen La Vanguardia egunkarian. 1895ean Caldes de Boí eskualdera joan zen, eta han zabalduta ikusi zuen kretinismoari buruzko olio eta marrazki asko egin zituen, karikatura kutsua zuen joera espresionistaz. 1897an Parisen egon zen, eta haren koadroak Gauguin, Toulouse-Lautrec eta beste margolarienekin batera ikusgai egon ziren Doesburg galerian. 1899an beste erakusketa bat egin zuen Parisko Vollard galerian. 1903an ijitoei buruzko lanen erakusketa bat egin zuen Parés galerian. 1907az gero, margo arrosak, berdexkak eta horixkak erabili zituen, eta emakumeak ageri ziren koadro asko egin zituen. 1909an marrazkiak argitaratzen hasi zen, Papitu aldizkarian. Haren koadro asko Bartzelonako Arte Modernoko Museoan dira, eta beste asko Bartzelonako arte-bildumagile pribatuen esku.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isidre Nonell Aldatu lotura Wikidatan