Isparta
Isparta Isparta | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Turkia | |
Probintzia | Isparta | |
Izen ofiziala | Isparta | |
Jatorrizko izena | Isparta | |
Posta kodea | 32000 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 37°46′N 30°33′E / 37.77°N 30.55°E | |
Altuera | 1035 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 258.375 (2018) | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 0246 | |
Ordu eremua | Ekialdeko Europako Ordua eta UTC+03:00 | |
Hiri senidetuak | Comrat (en) , Genk eta Hamadan | |
http://www.isparta.gov.tr http://www.isparta.bel.tr |
Isparta, Turkiako mendebaldeko hiria eta izen bereko probintziako hiriburua da. 2010ean 222.556 biztanle zeuden. "Arrosen Hiria" esaten zaio. Faila baten ondoan kokatuta dago, eta lurrikarak izateko arrisku handia dago inguruan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizantziar Inperioan, hiriak "Baris" izena zeukan. "Isparta" izena eman zioten Seljuk dinastiako printzeek hiria egoitza eta bizilekutzat hartu zutenean. XIV. mendearen amaieran, Otomandar Inperioaren menpe geratu zen.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Isparta) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.6 | 18.6 | 26.8 | 28.4 | 32.0 | 36.2 | 42.3 | 41.2 | 35.6 | 31.0 | 24.6 | 20.0 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.5 | 7.7 | 11.8 | 16.5 | 21.8 | 26.7 | 30.5 | 30.5 | 26.6 | 20.5 | 13.6 | 7.9 | 18.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -2.3 | -1.6 | 0.8 | 4.5 | 8.1 | 12.0 | 15.0 | 14.5 | 10.2 | 6.1 | 1.7 | -1.0 | 5.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -19.2 | -21.0 | -18.5 | -7.7 | -1.2 | 4.5 | 4.9 | 7.0 | -0.8 | -4.2 | -11.5 | -15.0 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 66.0 | 57.6 | 52.4 | 58.0 | 46.2 | 28.8 | 16.4 | 14.2 | 16.6 | 40.9 | 50.5 | 74.0 | 521.6 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 8 | 9 | 7 | 7 | 7 | 5 | 2 | 1 | 3 | 5 | 5 | 9 | 68 |
Eguzki orduak | 120.9 | 134.4 | 186 | 207 | 269.7 | 324 | 359.6 | 347.2 | 291 | 220.1 | 156 | 102.3 | 2718.2 |
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü [1] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory [2] |
Isparta gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrosa-ura ekoizten da hirian batik bat, eta eskuzko alfonbragintza ere jarduera garrantzitsua da. Azken urteotan, turismoa ere indarra hartzen ari da, bai barnekoa bai nazioartekoa, gehienbat erromesaldiengatik. Suleiman Demirel Unibertsitatean, milaka gaztek ikasi dute azken urteetan. Hiriak badauka futbol taldea ere, Ispartaspor.
XIX. mendeko eraikin historikoak badaude oraindik hirian, baina gutxi, eraikuntza modernoekin alderatuz. Meskita ezagunak dira Hizir Bey (1325 ingurukoa), Kutlubey edo Ulu (1429koa, XIX. mendean berriztua), Haci Abdi (1569koa) eta Firdevs Pasa (XVI. mendekoa) beste batzuen artean. Greziako ortodoxoen eliza batzuen hondakinak ere badaude hirian, baita seljuktarren gotorleku batenak ere.
Turkiako beste gune batzuekin ondo lotuta dago Isparta, bai bidez bai trenbidez. Aireportua ere badago. Antalya 130 km ingurura dago, hegoalderantz, eta Eskişehir 350 km iparralderantz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Isparta Iwasinturkey.com