Edukira joan

Israel–Premier Tech

Wikipedia, Entziklopedia askea
Israel–Premier Tech
Datuak
Izen ofiziala
Cycling Academy, Israel Cycling Academy, Israel Start-Up Nation, Israel-Premier Tech eta NSN Cycling Team
Izen laburraCAT, ICA, ISN, IPT eta NSN
MotaUCI Continental Team (en) Itzuli, Kontinental mailako talde profesionala, WorldTeama, UCI ProTeama eta WorldTeama
HerrialdeaIsrael eta Suitza
Agintea
EntrenatzaileaDrod Pekatch, Ján Valach, Nicki Sørensen, Matteo Algeri, Kjell Carlström, Óscar Guerrero, René Andrle, Mario Chiesa, Lionel Marie (en) Itzuli, Eric Van Lancker, Xabier Zabalo, Nicki Sørensen, Claudio Cozzi (en) Itzuli, Dirk Demol, Zakkari Dempster eta Cherie Pridham (en) Itzuli
Egoitza nagusi (2015–2025)
Egoitza nagusi (2026–)
Kideak
JabeaNever say Never
BabesleaPremier Tech Ltd. (en) Itzuli eta Never say Never
Historia
Sorrera2015
webgune ofiziala
Instagram: nsncyclingteam Edit the value on Wikidata

Israel–Premier Tech (UCI kodea: IPT) Israelgo txirrindularitza talde profesional bat da, UCI WorldTour lizentziaduna (Israelgo lehena, kategoria horretan). 2015. urtean debutatu zuen. Taldeari eta haren kideei Israel Gazan egiten ari den genozidioa kirolaren bidez zuritzea leporatzen zaie, eta horregatik protesta ekintzak egin dira haien aurka.[1][2]

Israelgo negozio-gizon batek eta txirrindulari ohi batek (Ron Baron eta Ran Margaliot) sortu zuten taldearen muina 2014. urtean, Israelgo Txirrindularitza Akademia izenarekin. Alor profesionalera salto egiteko, beste inbertitzaile bat etorri zen egitasmora: Sylvan Adams aberats sionista, kanadar eta israeldar nazionalitatekoa. Taldearen jabetza Baronena eta Adamsena da, harrezkero.[3] Adamsek Israelgo Gobernuaren babesa izan zuen horretarako, Israelek munduan duen irudia hobetzeko asmoz. Adamsek adierazi zuen txirrindularitza taldea erabiliko zuela Israelen enbaxada izan zedin munduan barrena, eta bere adiskide eta Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuren babesa izan du zeregin horretan.[4][5]

Israel Start-Up Nation izenarekin hasi zen taldea alor profesionalean, Continental kategorian 2015ean, 2017an Pro Continental kategorian, eta 2020an UCI World Team kategoria nagusian, Katusha-Alpecin taldearen lizentzia erosirik.[6] Taldearen agerpena Hiru Itzuli Handietan World Team bilakatu baino lehenagokoa da izatez, 2018an Italiako Giroak grand départ edo grande partenza bat izan zuenean Israelen, Big Start Israel deitu zutena, han izan zen Israel taldea. Izan ere, Israelgo hiru etapa horien finantziazioan Sylvan Adamsek milioika euro inbertitu zituela argitaratu da.[7]

Taldearen izenean, ez Start-Up Nation (izen zaharrean), ez Premier Tech (izen berrian), ez dira marka komertzial zehatzak Israelen. Israel eta teknologia mundua elkarri lotzeko asmoa duten esloganak dira.[7]

Gazako genozidioa dela eta, protestak eta taldea lehiaketetatik kanpo uzteko deiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiak Ukraina inbaditu ondoren, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) Errusiako txirrindularitza taldeak bere lehiaketetatik kanporatu zituen, eta geroztik errusiar txirrindulariek bandera neutroarekin lehiatu behar izaten dute. Bielorrusiarrak ere egoera berean dira, Bielorrusiak inbasio horretan Errusiari lagundu diola eta. Israelek Palestina inbadituta eta okupatuta duelarik eta Gazan genozidioa egiten ari delarik, ordea, UCIk eta Mendebaldeko estatuek ez dute neurririk hartu Israelen aurka.[8] Horiek horrela, Israel–Premier Tech taldearen eta taldeko kideen aurkako protesta eta istilu asko izan dira. Palestinarren aurka Israelek egindakoa salatzeko protestak gogor erreprimitu dituzte Mendebaldeko estatuek, txirrindulari talde honen kontrako protestak barne.[9]

Times of Israel egunkariak esan zuen taldea jomugan izan dela, «ekimen pribatu bat delako, mundu osoan Israelen irudia bultzatzeko asmoa duena». Sylvan Adamsek Gazako gerra ongiak gaizkiaren aurka eta zibilizazioak basakeriaren aurka egindako borrokatzat jo du.[10][11]

Hala ere, Israeli kirol boikota egiteko eskaerek ez dute inondik ere Errusiari aplikatutako kanonarekin antzik ezta, 2025a bitartean, Hegoafrikari apartheid garaian aplikatutako kirol boikotarekin.

Palestinako banderak, Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa hasi aurretik Israel–Premier Tech taldea aurkeztean, Liejako (Belgika) Quai des Ardennes hiribidean, 2024ko apirilaren 21ean.

2024an, palestinarren aldeko Australiako manifestari batzuek Australiako Txapelketa Nazionaleko jarduna eten zuten Simon Clarkeri, Israel-Premier Tech taldeko kidea izateagatik.[10] Manifestariek zeramaten pankartak hau zioen: «Israel–Premier Tech ez da ongi etorria»; eta hau aldarrikatzen zuten: «Simon Clarke apartheid erregimen baten zerbitzari da».[10] Israel–Premier Techek hau erantzun zuen: «Bere izenean Israel daukan munduko kirol talde profesional bakarra gara, eta horrela egiten eta herrialdea ordezkatzen jarraituko dugu».[10]

2025eko Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025aren hasieran, Palestinaren aldeko BDZ mugimenduak deia egin zuen, 2025eko Frantziako Tourrean Israelen parte hartzearen aurkako «protesta baketsuak» egin zitezen.[10] 2025eko apirilean, Amstel Gold Race lasterketan, palestinarren aldeko Free Palestine Maastricht protesta taldeak Israelen parte hartzea eten zuen berriz ere.[12]

2025eko maiatzean, ekintzaile bat eraso fisikoa egiteaz akusatu zuten, Israel-Premier Tech taldeko txirrindulari baten aurrera errepidera sartu ondoren, Italiako Giroan.[13]

2025eko Frantziako Tourrean zehar (2025eko uztailaren 5etik 27ra), Gazako genozidioaren aurkako protestak egin ziren, eta Israel-Premier Tech lehiaketatik kanpo uzteko eskatu.[14] Aipatzekoa da ezen, 11. etapan, uztailaren 16an, Tolosan, protestari bat etaparen azken zuzengunean sartu zela.[15] Etapa bukaeretarako Tourreko zuzendariak heldu zion eta jo zuen;[16] ondoren, poliziak atxilotu zuen.[17] Geroago, protestariak bere ekintzak defendatu zituen, honela azalduta: «Geure adierazpenak egiteko espazio berriak hautatzera behartuta gauden puntu batera iritsi gara. Kirol munduak ez du bere lana egin, eta ez da Ekialde Hurbilean gertatzen ari denaren aurka agertu». Adierazpen askatasuna defendatu zuen, eta Tourreko kargudunak eman zion jipoia eta hitzezko abusua salatu zituen, bai eta lasterketa eremutik kanpo lurrera bota zutenean ere.[18]

Hurrengo egunetan, Israel-Premier Techeko txirrindulari ohi batzuek jendaurrean adierazi zuten lasaitua hartu zutela talde horrentzat dagoeneko ez zutelako lan egiten, Israel Gazan egindako ekintzak direla eta.[19] 2025eko uztailaren 25ean, Israel-Premier Tech taldeko txirrindulari ohi Alessandro De Marchik hau esan zuen: «Benetan arazoak izango nituzke orain hor egoteko, zailtasun handiak izango nituzke. [...] Ez dut inor kritikatuko, mundu guztia libre delako erabakitzeko, baina oraintxe ez nuke kontraturik sinatuko Israelekin. Ez nintzateke gai izango ditudan sentimenduak kudeatzeko, horrelako zerbaitetan nahasteko». Era berean, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna (UCI) kritikatu zuen: «Benetako ekintza ikusi behar dugu gure gobernu organoarengandik, txirrindularitzaren mundua alde zuzenean kokatzeko eta Gazan gertatzen denaz kontzientziatzeko. [...] Erakutsi behar dugu txirrindularitzaren munduan giza eskubideak eta nazioarteko lege urraketak axola zaizkigula».[20]

2025eko Espainiako Vueltan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025eko Espainiako Vuelta hasi aurretik, apartheidaren eta genozidioaren aurkako erakundeek eskatu zuten Israel-Premier Tech baztertzeko 2025eko Espainiako Vueltatik, «Genozidiorik gabeko kirola» goiburua hartuta.[21] Antolakuntzak muzin egin zien eskaera horri, eta etapaz etapa, egoera crescendo batean joan zen garatzen.

Israel-Premier Tech taldearen parte hartzearen aurkako protestariak, Munitibarren (Bizkaia), 2025eko Espainiako Vueltako 11. etapan.

5. etapan (taldekako erlojupekoa), abuztuaren 27an, protestariek Palestinako banderekin eta «Neutraltasuna konplizitatea da. Boikotatu Israel» zioen pankartarekin,[22] Israel-Premier Tech taldearen jarduna blokeatu zuten.[23]

11. etapan (Bizkaian barrena egina), irailaren 3an, areagotu egin ziren Israel-Premier Tech taldeak Espainiako Vueltan parte hartzearen kontrako protestak, eta helmugara iritsi gabe eten zuten, irabazlerik izendatu gabe. Irailaren 13an, jakin zen Israel–Premier Tech taldeko kirol zuzendariak, Óscar Guerrero Zelaia nafarrak, Vuelta utzi zuela egun batzuk lehenago.[24] 21. eta azken etapa, irailaren 14an, abiatu zen baina ez zen amaitu Madrilgo helmugan, irabazlerik gabe utzi zuten hori ere, eta sarien zeremonia ere ez zen izan.

2025eko taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pertsonala 2025
TxirrindulariaJaiotza-dataHerrialdeaAurreko taldea
Pascal Ackermann1994.eko urtarrilak 17GER AlemaniaUAE Team Emirates (2023)
George Bennett1990.eko apirilak 7NZL Zeelanda BerriaUAE Team Emirates (2023)
Joseph Blackmore2003.eko otsailak 23GBR Erresuma BatuaIsrael Premier Tech Academy (2024)
Guillaume Boivin1989.eko maiatzak 25CAN KanadaOptum-Kelly Benefit Strategies (2015)
Simon Clarke1986.eko uztailak 18AUS AustraliaQhubeka NextHash (2021)
Pier-André Côté1997.eko apirilak 24CAN KanadaIsrael Premier Tech Academy (2024)
Itamar Einhorn1997.eko irailak 20ISR IsraelCôtes d'Armor-Marie Morin-Véranda Rideau (2019)
Marco Frigo2000.eko martxoak 2ITA ItaliaIsrael Cycling Academy (2022)
Chris Froome1985.eko maiatzak 20GBR Erresuma BatuaIneos Grenadiers (2020)
Jakob Fuglsang (Urtk 1–Ekak 1, oharra)1985.eko martxoak 22DEN DanimarkaAstana-Premier Tech (2021)
Derek Gee (Urtk 1–Abuk 25)1997.eko abuztuak 3CAN KanadaIsrael Cycling Academy (2022)
Jan Hirt1991.eko urtarrilak 21CZE Txekiar ErrepublikaSoudal Quick-Step (2024)
Hugo Hofstetter1994.eko otsailak 13FRA FrantziaArkéa-Samsic (2023)
Hugo Houle1990.eko irailak 27CAN KanadaAstana-Premier Tech (2021)
Oded Kogut2001.eko otsailak 14ISR IsraelIsrael Premier Tech Academy (2023)
Matis Louvel1999.eko uztailak 19FRA FrantziaArkéa-B&B Hotels (2024)
Aleksei Lutsenko1992.eko irailak 7KAZ KazakhstanAstana Qazaqstan Team (2024)
Krists Neilands1994.eko abuztuak 18LAT LetoniaAxeon-Hagens Berman (2016)
Riley Pickrell2001.eko abuztuak 16CAN KanadaIsrael Premier Tech Academy (2023)
Nadav Raisberg2001.eko martxoak 29ISR IsraelIsrael Premier Tech Academy (2023)
Matthew Riccitello2002.eko martxoak 5USA Ameriketako Estatu BatuakHagens Berman Axeon (2022)
Nick Schultz1994.eko irailak 13AUS AustraliaTeam BikeExchange-Jayco (2022)
Michaek Schwarzmann1991.eko urtarrilak 7GER AlemaniaLotto Dstny (2023)
Riley Sheehan2000.eko ekainak 16USA Ameriketako Estatu BatuakDenver Disruptors (2023)
Jake Stewart1999.eko urriak 2GBR Erresuma BatuaGroupama-FDJ (2023)
Corbin Strong2000.eko apirilak 30NZL Zeelanda BerriaSEG Racing Academy (2021)
Tom Van Asbroeck1990.eko apirilak 19BEL BelgikaEF Education First-Drapac (2018)
Ethan Vernon2000.eko abuztuak 26GBR Erresuma BatuaSoudal Quick-Step (2023)
Stephen Williams1996.eko ekainak 9GBR Erresuma BatuaBahrain Victorious (2022)
Michael Woods1986.eko urriak 12CAN KanadaEF Pro Cycling (2020)
Floris Van Tricht (Uztk 18–Abek 31)2001.eko ekainak 23BEL BelgikaIsrael Premier Tech Academy (2025)
Iturria : ProCyclingStats

oharra: Jakob Fuglsang, end of sports career

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Cycling, Israel's Latest Sportswashing Frontier» Novara Media.
  2. (Gaztelaniaz) «El ciclismo y la Vuelta a España: sportwashing y derecho a la protesta amenazado» www.es.amnesty.org.
  3. (Ingelesez) «Our Story» Israel — Premier Tech Pro Cycling Team (kontsulta data: 2024-10-08).
  4. (Gaztelaniaz) Pérez, Paula. (2025-09-04). «Quién es Sylvan Adams, el dueño del Israel-Premier que es amante del ciclismo y amigo de Netanyahu: "Es un orgullo ser sionista"» 20minutos.es (kontsulta data: 2025-09-05).
  5. (Gaztelaniaz) «Sionista, defensor de la masacre en Gaza y respaldado por Netanyahu: así es Sylvan Adams, el dueño del equipo israelí boicoteado en La Vuelta» LaSexta 2025-09-03 (kontsulta data: 2025-09-04).
  6. (Ingelesez) Ostanek, Dani. (2019-12-11). «Israel Cycling Academy become Israel Start-Up Nation as WorldTour beckons» cyclingnews.com (kontsulta data: 2024-10-08).
  7. a b (Ingelesez) Hood, Andrew. (2021-11-12). «Sylvan Adams on Israel Start-Up Nation: 'This is not a government project'» Velo (kontsulta data: 2024-10-08).
  8. (Ingelesez) «"I call this a violent group of terrorists" - Israel - Premier Tech owner Sylvan Adams doubles down against Vuelta protests and team's participation» CyclingUpToDate.com 2025-09-05 (kontsulta data: 2025-09-05).
  9. (Gaztelaniaz) «El ciclismo y la Vuelta a España: sportwashing y derecho a la protesta amenazado» www.es.amnesty.org 2025-09-07 (kontsulta data: 2025-09-07).
  10. a b c d e (Ingelesez) «Activists in Australia rush bike race to protest Israeli team cyclist» Times of Israel 2024-01-09.
  11. (Ingelesez) «BDS Movement calls for protests against Israel–Premier Tech at Tour de France» BikeRadar 2025-04-16.
  12. (Ingelesez) «Pro-Palestinian group to protest against Israel - Premier Tech's participation during Amstel Gold Race» Cyclinguptodate.com 2025-04-18.
  13. (Ingelesez) «Anti-Israel activist charged with assault after "insane" Giro d'Italia protest» Road.cc 2025-05-16.
  14. (Ingelesez) Pretot, Julien. (2025-07-23). «Activists protest over Gaza during Tour de France, call for Israeli team to be barred» Reuters.
  15. (Frantsesez) «Tour de France 2025: "Le monde du sport n'a pas fait son travail", le militant anti-Israël justifie son action sur la ligne d'arrivée de la 11e étape» RMC Sport 2025-08-01.
  16. (Ingelesez) VPAlestine. During stage 11 of the Tour de France in Toulouse, an activist stormed the track near the finish line, wearing a shirt that read "Israel out of the Tour". .
  17. (Ingelesez) Tyson, Jackie. (2025-07-16). «Political protestor tackled at Tour de France finish in Toulouse as Abrahamsen-Schmid duo sweep across the line to conclude stage 11» Cyclingnews.
  18. (Frantsesez) Tour de France : "Je veux plaider la liberté d'expression", confie le jeune toulousain qui a fait irruption sur la 11e étape. 2025-08-01.
  19. «Pro cyclist Jakob Fuglsang says it's "nicer to ride without an Israel logo than with it"» BikeRadar 2025-08-20.
  20. (Ingelesez) «Alessandro De Marchi: I'm relieved to not be cycling for Israel-Premier Tech» The Observer 2025-07-25.
  21. (Gaztelaniaz) Juárez Pérez, Ismael. (2025-08-26). «Israel–Premier Tech, protestas y polémica en el camino de La Vuelta hacia Asturias» Nortes.
  22. «Instagram argitalpena» www.instagram.com.
  23. (Ingelesez) Becket, Adam. (2025-08-27). «Pro-Palestine protestors disrupt Israel-Premier Tech's team time trial on stage 5 at Vuelta a España» Cycling Weekly.
  24. Lartzanguren, Edu. (2025-09-13). «Israel Premier Tech taldeko zuzendari nafarrak Vuelta utzi du» Berria (kontsulta data: 2025-09-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]