Issyk-Kul
Issyk-Kul | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.606 m |
Mota | laku endorreiko eta aintzira |
Luzera | 182 km |
Zabalera | 60 km |
Azalera | 6.236 km² |
Sakonera | 668 m |
Bolumena | 1.738 km³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°25′00″N 77°15′00″E / 42.416666666667°N 77.25°E |
Estatu burujabe | Kirgizistan |
Kirgizistango eskualde | Issyk-Kul eskualdea |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Erresidentzia denbora | 305 a |
Arroaren azalera | 21.900 km² |
Issyk-Kul[1] (kirgizeraz: Ысык-Көл, ɯsɯqkœl ahoskatua; errusieraz: Иссык-Куль) Erdialdeko Asiako aintzira endorreikoa da, Tian Shan mendilerroaren ipar-ekialdean dagoena, Kirgizistango ipar-ekialdean. 1.607 metroko garaieran kokatua, 6.236 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta munduko bigarren mendi-aintzirarik handiena da, Titikakaren atzetik.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]182 kilometroko luzera, 60 kilometroko zabalera eta 6.236 kilometro koadroko azalera ditu. Ura gazia baita, ez da inoiz izozten, neguak oso hotzak diren arren; izan ere Issyk-Kul (txinera tradizionalez: 熱海) izenak "itsaso beroa" esan nahi du. 118 ibai baino gehiagok dute ahoa aintziran, handienak Djirgalan eta Tiup; hala ere, ur gehiena inguruko glaziarretatik datorkio.
Aintzirak izena ematen dio Issyk-Kul eskualdeari.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVIII. mendera arte, aintzira Zetaren Bidean zegoen. Sobietar garaian, iparraldeko ertza turismorako gune bihurtu zen. Bertako kondairak dio urperatutako lau hiri daudela, eta hala izan daiteke, 2007an espedizio batek duela 2.500 urteko hiria aurkitu baitzuen.[2]
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Issyk-Kul aintzira Kirgizistango turismo gune nagusia. Urte osoan gainak elurturik izaten dituzten mendilerroz dago inguratua. Berezitasun horrek txunditurik uzten du lakua bisitatzen duen oro. Haren ur garbiek eta udako tenperatura epelek, turista kirgizez gain, kazakhstandar eta errusiarrak erakartzen dituzte, nahiz eta oraingoz masifikaziorik ez dagoen. Izan ere, boom turistikoa ez da iritsi bertara eta, Txolpon Atan izan ezik, zaila da hotelen bat aurkitzea kostaldeko herrietan.[3]
Eskualdeko herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira aintziraren ertzean dauden herriak, mendebaldetik hasita:
- Balyktxy
- Koxkol
- Tamtxi
- Txolpon Ata
- Karakol (probintziako hiriburua)
- Tiup
- Barskon
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- ↑ Lukashov, Nikolai. Descubren huellas de civilización antigua en lago montañoso en Asia Central. RIA Novosti, 2008ko urtarrilak 11, sp.rian.ru (Noiz kontsultatua: 2022-2-2).
- ↑ Galarraga, Haize. Kirgizistan. Mendi eta zaldien lurraldea. Berria, 2010eko apirilak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-2).