Itotzaileak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Thug taldea 1894an.

Itotzaileak, thug edo thugak (Hindiz: nepaleraz ठग्गी ṭhaggī; urduz: ٹھگ‎; sanskritoz: sthaga; sindhiz: ٺوڳي، ٺڳ‎; kannadaz: ಠಕ್ಕ thakka) Indian Erdi Arotik 1830eko hamarkada arte jardun zuen anaitasun sare sekretu bat zen. Zenbaitek mafia moduko taldetzat ere jo izan dute.

Bai hindu nahiz musulman kideez osatutako ustezko sekta bat zen, bidaiarien aurkako lapurreta eta hilketak ugari burutu zituzten. Jada, 1356an Ziau-d din Barnik Shah Firozeko Historia idazlanean haien aipamena egin zuen. Thugek beren buruak zazpi musulman tribuetako baten ondorengotzat zuten, baina Kali hindu jainkosarekiko zuten kultu odoltsuak ez zuen musulman erlijioaren inongo zantzurik. Aurretik prestatutako hilketa ekonomikoki etekina lortzeko bideaz gain betekizun erlijiotsu gisa hartzen zuten, alegia, lanbide sakratu eta ohoretsua, hartan etikak ez zuen lekurik.

India Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren jabetzara igaro zenean, britainiarrenzat thugak lehen mailako arazoa bilakatu, eta 1830eko hamarkadan William Bentinck teniente-jenerala eta William Henry Sleeman major-jeneralaren jomugan jarri ziren, horrek britainiar gudarosteek thugak garaitu eta itxura batez beren jarduera hiltzailea behin betiko desagertaraztea ekarri zuen.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]