Itsas mailaren gaineko metroak
(«Itsas mailaren altuera» orritik birbideratua)
Itsas mailaren gaineko metroak (imgm) sistema metriko hamartarraren neurketa-unitate estandar bat dira, Lur planetako leku baten altitudea toki horretako itsasoaren batez besteko mailarekiko deskribatzeko.
IMGM[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itsas mailaren gaineko metroa altueraren edo altitudearen neurri estandarra da:
- leku geografikoa, izan herria, mendia edo beste formazio bat;
- eraikin edo beste egitura baten kota;
- hegazkinak edo beste edozein objektu hegalarik lortutako altuera.
Kalkulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Edozein kokaleku, objektu edo puntu itsas mailaren gaineko kota metrotan modu desberdinetan kalkula daiteke. Ohikoenak honakoak dira:
- kokapen sistema globala (GPS), zure kokapena satelite desberdinetako erreferentziekin triangulatzen duena;
- altimetro bat, presio atmosferikoa neurtzen duena, altitudea handitu ahala gutxitzen dena;
- mapa topografikoa edo elebazio-eredu digitala, non kotak aireko argazkien edo lur-neurketaren bidez zehaztu diren.