Altimetro
Altimetroa neurtzeko tresna bat da, kokatuta dagoen puntua eta erreferentzia-puntuaren arteko altitude diferentzia adierazten duena; normalean puntu bateko itsas mailaren gaineko altuera ezagutzeko erabiltzen da.
Erabilera handiena aeronautikan egiten da, segurtasuneko elementu gisa, hegazkineko hegaldi-tresna garrantzitsuenetako bat izanik.
Mendizaletasuna, trekking, txirrindularitza, eskia, eskalada, parakaidismoa, mendi-lasterketa, eta abar bezalako kirol edo jardueretan gainditzen ari diren altuerak ezagutzeko erabiltzen da. Bitxikeria gisa, bizikletako abiadura-neurgailu modernoenek altimetro bat dute eta eguneko profilak sor ditzakete ordenagailu baten laguntzarekin.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|