Itsasuko Agiria
Itsasuko Agiria edo Itsasuko Ageria 1963 urteko Aberri Egunean Itsasu herrian plazaratutako agiria izan zen, Europan integraturiko Euskal Herria nazio moduan aldarrikatzen zuena.
Ekimena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enbata mugimendu abertzaleak ETArekin batera antolatu zuen Aberri Egun hura. Ekimenean Ximun Haranek eta Julen Madariagak, Ipar eta Hego Euskal Herriaren izenean, hurrenez hurren, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuten. Ezezagun batzuek zuhaixka hondatu zutela-eta, horren ordez oroitarri bat ipini zuten gerora. Egun oroitarria San Fruktuoso elizaren kanpoaldean.
Garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agiria Enbata mugimenduak idatzi zuen eta Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaren mugarritzat jotzen da, horren inguruan mugimendu abertzale zabala garatu baitzen. Ondorioz, Enbata mugimendua 1964 eta 1967 urteetan hauteskundeetara aurkeztu eta bozen %5a eskuratu zuen.
Agiriaren testua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasuko Agiriaren aldarrikapenaren oroitarrian hitz hauek jasotzen ditu:
- Egun 1963ko apirilaren 15an aberri egunean
- Lapurdiko Itsasun landatu dugun arbolaren pean bildurik
huna zer jakin arazten dugun - GUK EUSKALDUNEK
- ZER GIREN
- Lurraren arrazaren mintzairaren ohiduren
- aldetik herri bat eta bakar bat gira
- iragan denborako eta egungo nahiaz
- nazione bat gira
- Naturaz eta historioaz demokrazia bat gira
- herri nazione demokrazia gisa
- ZER DIOGUN
- Batasunaren obratzeko eskubidea
- gure buruaren jabetasunaren osoa nahi ditugu
- herri bakotxari :zor baitzako mende huntan
- bere buruaren gobernatzeko dretxoa
- JAKIN ARAZTEN DUGU :
- Gure nazionea guhaurek gobernat nahi dugula
- bertze herrieri gure Euskal Herria nazionetzat onhar araztea oldartuko girela
- Horrela bat eginen da Euskal Herria eta
- gure aberriari bizia eta segida emanen diogu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |