Iturburua (Ingres)

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Source
Jatorria
Sortzailea(k)Jean Auguste Dominique Ingres, Alexandre Desgoffe (en) Itzuli eta Paul Balze (en) Itzuli
Sorrera-urtea1856
IzenburuaLa Source eta The Spring
Mugimenduaneoklasizismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)Margo-oihala eta olio-pintura
Dimentsioak163 (altuera) × 80 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia, allegory (en) Itzuli eta figure painting (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaVénus Anadyomène (en) Itzuli
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaLouvreko margogintza saila eta Orsay museoa
InbentarioaRF 219
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
JabeaTanneguy Duchâtel (en) Itzuli eta Frantziar Estatua

Iturburua (frantsesez: La Source) Jean Auguste Dominique Ingres margolari frantsesak 1856an bukatu zuen margolan ezaguna da; lan horretan 50 urte egon zen. Lan hau orientalismo joeran kokatu behar dugu, neoklasizismo barruan. Olio-pinturaz egina, 183ko zentimetrokoa luze eta 80 zentimetro zabal da. Egun, Frantziako Orsay museoan erakusten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingres behin eta berriz margolan hau hobetzen 50 urte ibili zen. Lanean bi ikaslek lagundu zioten Ingresi: Paul Balze eta Alexandre Desgoffe; margolari hauen lana margolanaren elementu osagarriak egitea izan zen. Hasiera batean Louvren egon zen, azkenik Orsay museoan gelditzeko.[1]. Irudiaren elementu askok Ingresen beste margolanarekin antza handia dute, Vénus Anadyomène margolanarekin alegia.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odaliskak Otomandar Inperioan hareneko emakume esklaboak ziren. XIX. mendean horrelako irudi erotikoak oso boladan jarri ziren, eta horrelakoetan Ingres benetako espezialista izan zen. Emakumea oso gaztea da. Lepo gainean pitxer handi bat darama eta handik ur-jauzi bat sortzen da. Ura neskaren eskuan jotzerakoan lau zurrustatan banatzen da. Lurrean, uretan, neskaren oinak islatzen dira. Neskaren inguruan begetazioa ikus daiteke, bereziki haren eskuinean non lore bat ikus daiteke. Nahiz eta neskaren biluztasuna garaian ez zuen inongo eskandalurik sortu. Emakumearen begirada galdua dago, aurrera begira, bere baitan erabat bildua. Ezkerrean, behean, harri baten gainean «J. Ingres, 1856» irakur daiteke.

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturburua margolan sinbolikoa da, ibaien sortzea erakutsiz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]