Iturria (Ingres)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
La Source
Jean Auguste Dominique Ingres - The Spring - Google Art Project 2.jpg
Jatorria
Sortzailea Jean Auguste Dominique Ingres, Alexandre Desgoffe Itzuli eta Paul Balze Itzuli
Sorrera-urtea 1856
Jatorrizko izenburua La Source eta The Spring
Mugimendua Neoklasizismoa
Ezaugarriak
Materiala(k) mihisea eta olio-pintura
Zabalera 0,8 metro
Altuera 1,63 metro
Genero artistikoa biluzia, allegory Itzuli eta figure painting Itzuli
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Oinarritua Vénus Anadyomène Itzuli
Kokapena
Lekua Orsay museoa
Bilduma Orsay museoa eta Louvreko margogintza saila
Inbentarioa RF 219
Herrialdea Frantzia
Eskualdea Île-de-France
MetropoleParis Handiko metropolia
HiriaParis
Jabea Tanneguy Duchâtel Itzuli eta Frantzia

La Source (Iturria), baita ere Iturburua, Jean Auguste Dominique Ingres margolari frantsesak 1856an bukatu zuen margolan ezaguna da; lan horretan 50 urte egon zen. Lan hau orientalismo joeran kokatu behar dugu, neoklasizismo barruan. Olio-pinturaz egina, luzera 183ko zentimetrokoa eta zabalera 80ko zentimetrokoa da. Egun, Frantziako Orsay museoan erakusten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingres behin eta berriz margolan hau hobetzen 50 urte ibili zen. Lanean bi ikaslek lagundu zioten Ingresi: Paul Balze eta Alexandre Desgoffe; margolari hauen lana margolanaren elementu osagarriak egitea izan zen. Hasiera batean Louvren egon zen, azkenik Orsay museoan gelditzeko.[1]. Irudiaren elementu askok Ingresen beste margolanarekin antza handia dute, Vénus Anadyomène margolanarekin alegia.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odaliskak Otomandar Inperioan hareneko emakume esklabuak ziren. XIX. mendean horrelako irudi erotikoak oso modan jarri ziren eta horrelakoetan Ingres benetako espezialista izan zen. Emakumea oso gaztea da. Lepo gainean pitxer handi bat darama eta handik ur-jauzi bat sortzen da. Ura neskaren eskuan jotzerakoan lau zurrustatan banatzen da. Lurrean, uretan, neskaren oinak islatzen dira. Neskaren inguruan begetazioa ikus daiteke, bereziki haren eskubian non lore bat ikus daiteke. Nahiz eta neskaren biluztasuna garaian ez zuen inongo eskandalurik sortu. Emakumearen begirada galdua dago, aurrera begira, bere baitan erabat bildua. Ezkerrean, behean, harri baten gainean «J. Ingres, 1856» irakur daiteke.

== Esanahia == La Source margolan sinbolikoa da, ibaien sortzea erakutsiz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]