Itziar Idiazabal
Itziar Idiazabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gaintza, 1949ko irailaren 5a (75 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara gaztelania |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Genevako Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Argia Olçomendy |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea eta psikolinguista |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Euskaltzaindia Euskararen Aholku Batzordea |
Itziar Idiazabal Gorrotxategi (Gaintza, Gipuzkoa, 1949ko irailaren 5a) euskal hizkuntzalari eta psikolinguista da, katedraduna izan da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Genevako Unibertsitatean ikasi zuen eta bertan egin zuen doktorego tesia, psikolinguistika alorrean, Jean-Paul Bronckart irakaslearen[1] zuzendaritzapean.[2]
Genevako Unibertsitatean egindako egonaldi hartan bertako irakasleekin landutako harremanen ondorioz, psikolinguistikaren alorrean lan egin duten euskal ikerlari ugarik bide bera egin dute. Itziar Idiazabal bera irakasle gonbidatu izan da Genevako Unibertsitatean geroago.[3]
Urtetan, Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna izan da Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean. Bere ikerketek elebitasuna eta eleaniztasuna dute ardatz: haur elebidunen hizkuntza-jabekuntzaz aritzen da, eta baita irakaskuntza elebidun nahiz eleaniztuna aztertzen ere. Euskararen azterketa diskurtsiboaz ere aritzen da.[3]
Ugariak dira bere ibilbidean zehar zuzendu dituen doktoretza-tesiak, esaterako, Ibon Manterola, Leire Diaz de Gereñu, Argia Oltzomendi, Ana Aldekoa eta Beñat Garaio.
1991ko urtarrilaren 31ean euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.[4] Euskararen Aholku Batzordearen kide izana da.[5]
Bere ibilbidearen ia hastapenetik unibertsitatera lotuta, urte luzez bertako irakasle eta ikertzailea izan da eta Euskal Herriko Unibertsitatearen barruan Elebilab ikerketa-taldeko kide da.[6] Era berean, 2007an Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren bultzatzaileetako bat eta koordinatzailea izan zen, harik eta erretiroa hartu zuen arte.[7] Hala ere, azken urteetan hainbat ekimenetan eta argitalpenetan parte hartzen jarraitu du, baita komunikabide ezberdinetan zutabeak eta artikuluak idazten ere.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garcia-Azkoaga, I., Idiazabal, I. (eds.) (2015) Para una ingeniería didáctica de la educación plurilingüe, Bilbao: Servicio editorial UPV/EHU.ISBN: 987-84-9082-205-0
- Dolz, J. & Idiazabal, I. (eds.) (2013) Enseñar (lenguas) en contextos plurilingües. Bilbao: Servicio editorial de la Universidad del País Vasco /Euskal Herriko Unibertsitatea. ISBN: 978-84-9860-838-0.
- Amorrortu, E., Ortega, A., Idiazabal, I. & Barreña, A., (2009) Actitudes y prejuicios de los no vascohablantes hacia del euskera, Bilbao: Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco. ISBN: 978-84-457-3029-4
- Martí, F., Ortega, P., Idiazabal, I., Barreña, A., Juaristi, P., Junyent, C., Uranga, B. & Amorrortu, E. (eds.) (2005). Words and Worlds. World Language Review: Clevedon U.K.: Multilingual Matters, ISBN: 1-85359-827-5.
- Bilbatua, M., Cenoz, J., Idiazabal, I., Sainz, I., Sierra, J. (1996) Murgiltzea eta Irakaskuntza elebiduna, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Serbitzu Nagusia, Vitoria-Gasteiz
- Idiazabal, I. & Kaifer, A. (Ed.) (1994) Hezkuntzaren eraginkortasuna eta irakaskuntza elebiduna Euskal Herrian. Eficacia educativa y enseñanza bilingüe en el País Vasco. Vitoria-Gasteiz: HAEE- IVAP, ISBN: 84-7777-116-2
- Idiazabal, I. (1990) Hizkuntzaren Psikopedagogia. Testu motak. Funtzionamendua eta didaktika. Bilbao, Labayru. ISBN: 84-86833-28.0
- Idiazabal, I. (1990) Adquisición del lenguaje en niños bilingües y monolingües. Hizkuntzaren jabekuntza haur elebidun eta elebakarretan. Bilbao, Servicio de publicaciones de la UPV-EHU ISBN: 84-7585-283-1
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Idiazabal, I., (2017) "¿Qué significa la escuela bilingüe para lenguas minorizadas como el nasa yuwe o el euskera?". Revista Onomázein, 2017/5, 137-152.
- (Ingelesez) Idiazabal, I. (2013) "Pedagogical-Didactic Reading of the Report "Sociolinguistics Cluster (2012)" ", in Talking pupils. The ARRUE Project 2011. Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco: Dpto. de educación, Política Lingüística y Cultura.267-270.ISBN: 987-84-457-3317-2
- (Ingelesez) Manterola, I., Almgren, M. & Idiazabal, I. (2013) "Basque L2 development in immersion school settings", International journal of bilingualism 2013, 17: 375-391 ISSN: 1367-0069
- (Frantsesez) Casenave, J., Idiazabal, I. Manterola, I. & Lascano, B. (2012) "ELEBIDUN, Un projet de recherche sur l'apprentissage bilingue basque-français à l'école (primaire)". Lapurdum. 16 | 2012 : Numéro XVI, 15-25.
- (Ingelesez) Idiazabal, I., Amorrortu, E., Barreña, A., Ortega, A. &. Uranga, B., (2008) "Mother tongue. Language of Immersion. What can the School do to revitalize minorized languages?" In T. de Graaf, N. Ostler & R. Salvedra (Ed.) Endangered Languages and learning. Proceedings of FEL XII. Bath: FEL & Leewarden: Fryske Akademy. ISBN: 978-0-9560210-0-7, 139-146.
- Estibaliz Amorrortu Gomez, Andoni Barreña Agirrebeitia, Itziar Idiazabal Gorrotxategi, Belen Uranga Arakistain, Estibaliz Izagirre Diaz, Ane Ortega Etcheverry Amerikako hizkuntza aniztasuna, Mexikotik Hego Konoraino Erein [2007] ISBN 9788497464109 PMC 433413438
- (Gaztelaniaz) Idiazabal, I. & Larringan, L.M. (2004) "La competencia discursiva en la didáctica de las lenguas y del plurilingüismo", in BILINGLATAM 2004 First International Symposium about Bilingualism and Bilingual Education in Latin America. Symposium Proceedings, Buenos Aires: ESSARP, 2004, 143-152, ISBN: 987 – 21341-0-3
- Pedagogía del texto Testuaren pedagogia Labayru Ikastegia (1992) ISBN 8486833582 PMC 434775512[8]
- Hizkuntzaren psikopedagogia: testu motak, funtzionamendua eta didaktika Labayru Ikastegia (1990) ISBN 8486833280 PMC 434595462[9]
- Euskal linguistika eta literatura, bide berriak Deustuko Unibertsitateko Argitarazioak (198)1 ISBN 8474850231 PMC 8670752[10]
Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]. 2021: Euskaltzaindiak "Ohorezko euskaltzain" izendatu zuen Itziar Idiazabal Iruñeko udaletxean ospatu zuen osoko bilkuran.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bronckart, Jean-Paul. (D.L. 2020). Zergatik eta nola bihurtu didaktikari? / Jean-Paul Bronckart ; Bernard Schneuwlyren ekarpenarekin ; Yves Reuterren azken hitza ; [UPV/EHUko Euskara Zerbitzuak koordinatutako itzulpena. ] Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-1319-278-9. PMC 1227703551. (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- ↑ La compréhension des structures à fonction casuelle en basque. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Elebilab ikerketa taldearen webgunea. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
- ↑ Euskaltzaindia - Itziar Idiazabal Gorrotxategi. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
- ↑ Euskarazko IKTak : gomendioak herri-aginteentzat. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia ISBN 978-84-457-3409-4..
- ↑ ELEBILAB ikerketa taldearen webgunea. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
- ↑ UNESCO-Katedraren webgunea. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
- ↑ Pedagogía del texto Testuaren pedagogia. Labayru Ikastegia 1992 ISBN 8486833582. PMC 434775512. (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
- ↑ Hizkuntzaren psikopedagogia: testu motak, funtzionamendua eta didaktika. Labayru Ikastegia 1990 ISBN 8486833280. PMC 434595462. (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
- ↑ Euskal linguistika eta literatura, bide berriak. Deustuko Unibertsitateko Argitarazioak 1981 ISBN 8474850231. PMC 8670752. (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
- ↑ irudia, Komunikazioa eta. «Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko berri izendatu ditu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Itziar Idiazabal EHUn
- Itziar Idiazabal, Inguma datu-basean