Euskararen Aholku Batzordea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskararen Aholku Batzordea
Datuak
Motaerakunde publikoa
HerrialdeaEspainia
JabeaEusko Jaurlaritza
Historia
Sorrera1982
Euskararen Aholku Batzordearen bilera iragartzeko Eusko Jaurlaritzak eginiko bideoa.

Euskararen Aholku Batzordea Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 11ko 5/1982 Dekretuan sortutako erakundea da.

Eusko Jaurlaritzak sortu zuen batzorde aholku-emaile gisa, euskararen arazoetan Jaurlaritzari erabakiak hartzen laguntzeko. Bi xede nagusi zituen sorreran: Eusko Jaurlaritzaren hizkuntz politikaz aholku ematea eta Eusko Jaurlaritzaren sail guztiak koordinatzea euskarari zegokionean.

Hasierako batzordekideak hainbat erakunderen ordezkari gisa aukeratu ziren: Luis Aranberri (Kultura Saila), Mikel Zalbide (Hezkuntza Saila), Jose Antonio Obieta (Lehendakaritzaren idazkaritza), Jean Haritxelhar (Euskaltzaindia), Koldo Mitxelena (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Patxi Altuna (Deustuko Unibertsitatea).

Carlos Garaikoetxea lehendakariak dekretuz beste kide sorta bat aukeratu zuen, euskalgintzan zuten ospeagatik: Josu Oregi, Jose Maria Satrustegi, Jesus Altuna, Juan San Martin, Pako Garmendia, Joseba Arregi, Lino Akesolo, Ibon Sarasola, Ander Manterola, Jesus Eguzkitza eta Jose Mari Aranalde.

Hiru mailatan antolatu zuten Batzordearen funtzionamendua: Batzar nagusia, batzorde iraunkorra eta batzorde bereziak. Batzar nagusia batzordekide guztiek osatzen zuten Carlos Garaikoetxea buru zutela. Batzorde iraunkorra, aldiz, Luis Aranberri, Mikel Zalbide, Joseba Arregi eta beste bi kidek osatzen zuten. Batzorde bereziak, azkenik, arloz arloko[1] espezialistek osatzen zituzten.

HABE aldizkariaren 4. zenbakian (1982ko martxoa) argitaratutakoaren arabera: "Lanak, plangintzak eta bestelako eginbeharrak Batzorde Iraunkorrak eragin beharko ditu. Aranberrik eta Zalbidek jaso beharko dute erbia. Batzorde Iraunkorraren eta Batzarre Nagusiaren arteko giltza eta lokarri, berriz, Joseba Arregi izango da."

Geroztik erakundearen egitekoak eraldatu egin dira eta batzordekideen kopurua hazi egin da, Eusko Jaurlaritzaren, besteak beste, 370/1987, 156/1996, 132/2000 eta 176/2007 dekretuetan jasota gelditu den bezala

2003ko otsailaren 27an Aholku Batzordeak bilera berezia egin zuen Euskaldunon Egunkariaren itxieraz jarduteko. Eztabaida luzearen ondoren adierazpen ofiziala onartu zuen.

2014ko azaroaren 27an, hemezortzi kide berri sartu ziren. Joan egin ziren Jon Juaristi eta Joseba Arregi; Jon Sarasua, Kike Amonarriz eta Kirmen Uribe sartu egin ziren[2].

2017an izendatutako kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira 2017an izendatu zen Euskararen Aholku Batzordeko Osokoaren egungo osaera:[3]

Eusko Legebiltzarrak proposaturik izendatuak:

Hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik izendatuak:

Euskararen Aholku Batzordearen Osokoaren idazkaria:

  • Josune Zabala Alberdi, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskararen Aholku Batzordeko Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde atal-Bereziak egindako txostena. (2021-05-21). «Eusko Jaurlaritzak euskara ingurune digitalean sustatzeko 2021-2024 aldirako bide orria» www.habe.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  2. Garikoitz Goikoetxea, «Hemezortzi kide berri Euskararen Aholku Batzordean», Berria, 2014-11-28
  3. «AGINDUA, 2017ko urriaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskararen Aholku Batzordeko Osokoaren egungo osaera jakinarazteko dena.» www.euskadi.eus 2017-10-21 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  • ALTZIBAR, Joan ­(1982): "Euskararen Aholku-Batzordea dela eta". Jakin, 22, 131-134. [1][Betiko hautsitako esteka]
  • EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEAren web gunea Eusko Jaurlaritzaren atarian [2]
  • IZENGABE (1982): "17 lagun euskararen alde". HABE, 4 (1982ko martxoa), 9. [3][Betiko hautsitako esteka]
  • LOPEZ DE ABERASTURI, Aitor ­(2003-02-28): "Euskararen aholku batzordearen adierazpena". [4]
  • SUSTATU ­(2003-02-27): "Euskararen Aholku Batzordearen bilera berezia gaur". [5]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]