Itziarren Semeak
Itxura
Itziarren Semeak | |
---|---|
Ibon Altuna, Itziaren Semeak taldeko abeslaria. | |
Datuak | |
Jatorria | Mungia (Bizkaia) |
Musika mota | Ska, Rock |
Instrumentuak | bateria, baxua, gitarra, saxofoia, tronboia, tronpeta, ahotsa |
Urteak | 2006 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | MusikHerria, Mauka |
Taldekideak | |
Jebi Ormaza Manex Altuna Ibon Altuna Alain Egiguren Ivan Zapata Mikel Zamora John Caiman | |
Informazio gehigarria | |
Taldearen Myspacea http://www.itziarrensemeak.com/web/ | |
Itziarren Semeak, 2006an Mungian (Bizkaia) sortutako Ska taldea da. Jebi Job, Manex eta Ibon izan ziren taldea sortu zutenak. Baina sortu eta gutxira Kue, Irkus eta Asier batu zitzaizkien. Negu Gorriak, Tijuana in Blue, Baldin Bada eta Hertzainak bezalako taldeak izan dira eragin musikalik garbienak.
Lehen kontzertua, Mungiako Ingule Gazte Asanbladaren eskutik eman zuten 2007ko Apirilean. Hortik aurrera, Euskal Herriko herri ezberdinetan egon dira kontzertuak ematen.
2008ko Ekainan, Ondarruko Santos Records estudioan beraien lehen diska grabatu zuten, Ander Muted teknikari lanetan izan zutelarik.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jebi Job
- Manex
- Ibon
- Alain
- Ivan
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Itziarren semeak (MusikHerria, 2008)
- Bizkaiko Golfoak (MusikHerria, 2010)
- Lehen lerroan (MusikHerria, 2011)
- Basque of Brixton (Mauka, 2012)
- Dale Candela (Mauka, 2012)
- Revolta (Mauka, 2014)[1]
- EH Republik (Baga-Biga, 2017)[2]
Kolaborazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ibilaldia 2017 (Baga-Biga, 2017)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Revolta. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- ↑ EH Republik. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
Kanpo Loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldearen Myspacea
MusikHerria diskoetxearen webgunea
web orria: http://www.itziarrensemeak.com/web/