Ivalo (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ivalojoki
Kutturan silta.jpg
Datu orokorrak
Luzera 180 km
Geografia
Koordenatuak 68° 44′ 30″ N, 27° 39′ 01″ E / 68.741694°N,27.650306°E / 68.741694; 27.650306Koordenatuak: 68° 44′ 30″ N, 27° 39′ 01″ E / 68.741694°N,27.650306°E / 68.741694; 27.650306
Herrialdea Finlandia
Lurraldea Lappi
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 3.884 km²
Arro hidrografikoa Paatsjoki basin Itzuli
Iturburua Korsatunturi Itzuli
Bokalea Inari
Kuttura herrixkako zubia.

Ivalojoki ibaia (Iparraldeko Samieraz: Avviljohka; Inariko Samieraz: Avveeljuuhâ), Laponiako 180 km-tako ibaia da. Hasieran motel xamar igarotzen da bere sorlekutik eta eskualde bakarti batzuk igaro ondoren, hala nola Enontekiö udalerritik, Ivalo herrixkara iristen da indar bizian. Inarijärvi lakura iritsi baino lehen, ibaia, hiru ibaietan zatitzen da eta lakuan delta antzeko bat sortzen dute.

Lemmenjoki Parke Nazionaletik ere igarotzen da, eta hainbat igaraba, lepahori eta lepazuri aurki daitezke bertan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1870eko hamarkadan urre-sukarrak bultzatuta, Europako hainbat gizon iritsi ziren Lemmenjoki eta Ivalojoki ibaietara. Klima hotza zela eta, urre-bilatzaileak zortzi hilabete baino ez zuten ematen ibaian urre bila. Honela, zortzi hilabetean aurkitutakoak bizitzeko ematen ez zienez, bilatzeari utzi eta euren etxeetara itzuli ziren. Hala ere, gaur egun, hainbat herritar ikusi daitezke ezer egiteko ez daukaten arratsalde batean urre-bila. Baina gehien bat, kanoarekin ibiltzeko da ezaguna ibaia, Kuttura herrixkan batez ere, erdi-mailako zailtasuna duen ibaia baita.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivalo (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan