Lepazuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lepazuri
Steinmarder (cropped).jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Mammalia
Ordena Carnivora
Familia Mustelidae
Generoa Martes
Espeziea Martes foina
(Erxleben, 1777)
Hedapen mapa
Beech Marten area.png
Hezurdura

Lepazuria (Martes foina), Mustelidae familiako tamaina ertaineko ugaztun haragijale eta harrapari gautiar bat da.

Heldua denean, lepazuriak 40 eta 50 zentimetro arteko luzera izaten du. Isatsak 21 eta 27 zentimetro bitartean neurtzen du, eta bere pisua 1 eta 2 kilo artekoa da. Lepahoriaren oso antzekoa, izan ere amankomuneko arbasoak baitituzte, baina gorputz sendoagoa eta hanka laburragoak ditu, muturra laburragoa eta belarriak txikiagoak, eta, lepahoriagandik, aurreko hanketara urkila eran irekitzen den paparreko zuriagatik ezberdintzen da. Entzumen bikaina eta oso ikusmen eta usaimen onak ditu.

Karraskari, txori eta anfibio txikiak ehizatzen ditu. Batzuetan, autoen kapotan sartu eta kableak horzkatzen ditu. Gauez bakarrik aritzen da eta Iberiar penintsula osoan ikus daiteke baso, sastrakarte, haitzarte edo landatokietan. Eivissa uhartean desagertua dago.

Animalia bakarti bat da. Bizkor mugitzen da bere ehiza toki zabaletik, 2 eta 10 kilometro bitartekoa izan daitekeena, eta beste ar heldu batzuengandik gogor defendatzen du. Zenbait gordeleku izaten ditu harkaitz eta zuhaitz zaharren motzondoen artean, eta batzuk zein besteak berdin erabiltzen ditu.

Larrua arropa beroak egiteko erabiltzen da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lepazuri Aldatu lotura Wikidatan