Lepahori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lepahori
Martes martes crop (cropped).jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaMustelidae
GeneroaMartes
Espeziea Martes martes
Linnaeus, 1758
Hedapen mapa
European Pine Marten area.png

Lepahoria (Martes martes) mustelidae familiako haragijalea da, isatsa luzea eta iletsua duena, ia Europa osoan bizi dena.[1]

25 zentimetroko altuera eta burutik buztanera 50 zentimetroko luzera ditu, buztanak 30 zentimetro izanik. Helduek kilogramo eta erdi pisatzen dute.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi azpiespezie ezagutzen dira:

  • Martes martes martes
  • Martes martes borealis
  • Martes martes latinorum
  • Martes martes lorenzi
  • Martes martes minoricensis
  • Martes martes notialis
  • Martes martes ruthena
  • Martes martes uralensis

Euskal Herriko habitata eta egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepahoriaren habitata hosto erorkorreko zuhaitzen baso handiak kontserbatzen diren eremuak dira. EAEn ur isurialdeak banatzen dituzten mendikate handietan eta Karrantzako eta Kantabriako mendilerroetan bakarrik aurkitzen da. Andatzan konifero landaketak nagusi izan arren lepahoriak ikusi izan dira. Nafarroan Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa ibarretan, Aretako mendilerroan eta Aurizko mendietan aurkitzen da. Izkoko mendietan ere badira, behar bada gainerako populazioetatik isolaturik. Hegoaldeko muga Leireko mendilerroan dago.[2]

EAEn populazioa ezezaguna bada ere datu faltak dentsitatea baxua dela erakusten du. Gehiegizko harrapaketak eta baso-ustiakuntzak espeziea mugatu dute. Europako hainbat eremutan bere populazioaren joera baso-ustiakuntzari lotua dagoela ikusi da. Zepo eta harrapaketen debekua ere garrantzitsua da. EAEko mehatxatutako espezieen katalogoan dago, bakana babes kategorian.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lepahori Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Martes_martes


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.