Ixone Andreu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ixone Andreu

(2023)

Santurtziko zinegotzi

2023 -
Hautetsia: 2023 Spanish local elections (en) Itzuli

Santurtziko Zinegotzi ordezkari

2023 -
Bizitza
JaiotzaSanturtzi, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaSanturtzi
Hezkuntza
HeziketaAsti Leku Ikastola
Deustuko Unibertsitatea gradu
Deustuko Unibertsitatea
(2020 - 2021) master : Genero-indarkeria
Jarduerak
Jarduerakgizarte-langilea, gizarte hezitzailea eta politikaria
KidetzaEuzko Gaztedi
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

IMDB: nm13841323 Facebook: ixone.andreu Instagram: ixoneandreu Edit the value on Wikidata

Ixone Andreu Egia (Santurtzi, Bizkaia, 1995) bizkaitar gizarte langile, emakumeen aurkako indarkerian aditu eta politikaria da.

2023tik Santurtziko Udalean EAJko zinegotzi hautetsia da. Horrez gain, udal gobernuko kidea ere bada, Gizarte Ekintza eta Berdintasunerako zinegotzi delegatu moduan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia abertzale batean jaio zen. Asti Leku Ikastolan egin zituen lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikasketak. Bertan, Aintzane Urkijoren alabarekin batera ikasi zuen.

Gizarte-langintza gradua ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta baita gizarte-hezkuntza gradua ere. Ondoren, emakumeen aurkako indarkerian esku-hartzeko masterra ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean 2021ean. Bere master amaierako ikerlana "Sexualitatea eta genero mandatuen eragina pornografiaren eraikuntzan" izan zen.[1]

Emakumeen aurkako indarkeriaren alorrean aritu izan da Andreu, hainbat eremu eta kanpaietan, adibidez Beldur Barik bezalako ekimenetan.

2006. urtean, hamaika urte zituela, Andreuk ETB1eko Egin kantu! talent showan parte hartu zuen lehiakide gisa, Nerea Aliasek aurkeztua eta Joxe Mendizabal coach zelarik. Lehiaketaren finalera heldu eta finalista moduan geratu zen.[2]

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetik Euzko Gaztedi erakundearen parte izan da, baita EAJ alderdiaren parte ere.

2023ko udal hauteskundeetan Santurtziko Udaleko zerrendaren parte izen zen, EAJren partez.[3] Andreu zinegotzi hautetsia izan zen.[4]

Karmele Tubilla Santurtziko alkate hautatu zuten. Andreu udal-gobernuko kide izendatu zuen Tubillak, Gizarte Ekintza eta Berdintasunerako zinegotzi delegatu moduan.[5][6][7][8]

Andreuk Asti Leku Ikastolan ikasi zuen eta bertan Miren Matanzas eduki zuen irakasle. 2023an Santurtziko udalean bat egin zuten, bakoitza alderdi baten ordezkaritzan. Horrez gain, 2023ko udalaren eratze bilkuran, Ixone Andreu eta Miren Matanzasi egokitu zitzaien adin-mahaian egotea, zinegotzi gazteena eta helduena baitziren.[9]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santurtzin bizi da. Mendizalea da, eta maiz egiten du mendizaletasuna. Miren Matanzasen alabaren eta Aintzane Urkijoren alabaren lagun hurbila da, Asti Leku Ikastolan ikasi zuenekin batera.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila / Programa Pertsonaia / Rola Kanala Oharrak Erreferentziak
2006 Egin Kantu! Bera / Lehiakidea ETB 1 Finalista [10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Sexualitatea eta genero mandatuen eragina pornografiaren eraikuntzan» Deusto Knowledge Hub Explorer (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  2. Egin Kantu!. Euskal Irrati Telebista (EiTB) 2006-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  3. (Gaztelaniaz) Martínez, Diana. (2023-02-01). «El PNV prescinde de la mayoría de su actual equipo en Santurtzi de cara a las elecciones de mayo» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  4. (Gaztelaniaz) «Concejales al ayuntamiento de Santurtzi en las elecciones Municipales 28M» www.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  5. (Gaztelaniaz) Tele7. (2023-06-21). «El PNV de Santurtzi conforma gobierno en solitario» Tele7 (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  6. (Gaztelaniaz) enSanturtzi.com. (2023-06-22). «Conformado sin mayoría el nuevo Gobierno Municipal de Santurtzi» enSanturtzi.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  7. (Gaztelaniaz) Pardo, Miguel A.. (2023-06-22). «La jeltzale Karmele Tubilla presenta un gobierno monocolor en Santurtzi» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  8. (Gaztelaniaz) Euskadi, elDiario es. (2023-06-22). «El PNV prescinde del PSE-EE en Santurtzi e inicia la legislatura en solitario» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  9. Santurtziko Udala, Ayuntamiento de Santurtzi. (2023). Pleno de Constitución del Ayuntamiento. Sesión n.º 7/2023 del Ayuntamiento, Pleno del Concejo de Santurtzi, de 17 de junio de 2023.. , 2 or..
  10. Egin Kantu!. Euskal Irrati Telebista (EiTB) 2006-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.