Izar Zubiaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izar Zubiaga

Bizitza
JaiotzaDurango2006ko azaroaren 15a (17 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta atezaina

Izar Zubiaga Iriarte (Durango, Bizkaia, 2006ko azaroaren 15a) bizkaitar futbolaria da. Atezain jokatzen du Emakumezkoen Euskal Ligako Elorrioko Lehen taldean.[1][2] 2023ko ekainaren 18an Elorrio emakumezkoen Futbol Taldea Euskal Kopako txapelduna izan zen Laudion.[3][4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangoko Kurutziaga ikastolan ikasi du. 7 urte zituela Gure esku-ren 123 kilometroko giza-katea osatu zuenetako bat izan zen. Hasierako kilometroan egon zen, Landakon hain zuzen ere.[6] Hasierako kilometro horretan hauexek egon ziren: Iñaki Gorritxategi, 83 urteko gerrako mutikoa; Maribi Estankona, andereño eta 71 urteko Durangoko ikastolaren sortzailea; Rakel Odiaga, Berbaroko langilea eta Durangoko Gure Esku Dagoko kidea; Peru Arrasate, 20 urteko kazetaritza-ikaslea; Xabier Barreña, Durangoko Bertso Eskolako lehen kilometroa, 14 urtekoa; Izar Zubiaga, 7 urtekoa.[6]

Futbolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an jaioterriko Ezkurdi taldean hasi zen jokatzen.[7] 2018-2019 denboraldia Atthetic taldearekin jokatu zuen, hurrengo urtean kadete taldean aritu zen.[8] 2021ean, 15 urte zituela Elorrio B taldera pasatu zen. Hurrengo denboraldian goi mailara pasatuta, Elorrio Lehen taldera.

2023ko ekainaren 18an Elorrioko emakumezkoen Futbol Taldea Euskal Kopako txapelduna izan zen Laudion. 1-1 berdindu ostean, penalti-txandan, Zubiagak 3 penalti-jaurtiketa gelditzea lortu zuen. Arratsalde berean Elorrioko udaletxeko balkoitik taldeak herritarren eta zaletuen omenaldia jaso zuen.[9]

Izar Zubiaga (behean, eskuinean,berdez)Elorrio emakumezkoen futbol taldea Euskal kopako Txapelduna, Laudio, 2023.06.18

2022-2023ko taldeko kideak hauexek izan ziren: Atean (Olatz Alberdi Etxeberria eta Izar Zubiaga Iriarte), defentsan (Desiré Guardado Mingo, Irati Uriarte Gómez, Izaro Sanz de Vicuña Arego, Maite Huerta Martínez eta Sara Igartua Agirre), zelai erdian (Alaine Marcos Larrañaga, Elene Arando Esnaola, Eneritz González Arruti, Irene Azkune Ansa, Jone Alas Ugarte, Itsasne Larruskain Antxia, Maider Jorge Gabilondo eta María López Castillo), aurrean (Miriam Exposito García, Irune Parras Noval, Izarra Arredondo Barturen, Janire Ibarluzea Moto, Laura Romero Vilarchao, Matxalen Fondado Eriz eta Nerea González Guerrero), entrenatzailetzan, besteak beste, Gontzal Arana Eriz.[1]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izar Zubiaga (aurrean, ezkerrean) Lehen mailako Elorrio futbol taldea, 2023ko otsaila
Denboraldia Adina Taldea
2018-2019 12 urte Ezkurdi

Haurrak

2019-2020 13 urte Athletic Club

Haurrak

2020-2021 14 urte Athletic Club

Kadetea

2021-2022 15 urte Elorrio B B taldea
2022- ... 16 urte Elorrio Lehen taldea

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2022-2023ko Euskal Ligan 3. postua lortu zuen Elorrio taldearekin.
  • 2023ko ekainaren 18an Elorrio emakumezkoen Futbol Taldea Euskal Kopako txapelduna izan zen Laudion.[10] Arratsalde berean Elorrioko udaletxeko balkoitik taldeak herritarren eta zaletuen omenaldia jaso zuen.[3]
  • 2023an Cantera Deportivak izendatu zuen.[11]
  • Hamaika idealean sartu zen.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Plantilla jugadoras 2023/2024 / ELORRIO (Primer equipo): Club Deportivo Elorrio» www.txapeldunak.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
  2. «IZAR: Izar Zubiaga Iriarte (Portera) / Jugadora Fútbol Femenino» www.txapeldunak.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
  3. a b «Elorrio Futbol Taldea Euskal Kopako txapeldun - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  4. ISSN https://fvf-bff.org/doc/noticias/CONVOCATORIA%20CADETE_PREVIO%20TRIANGULAR%20UROLA_16-06-2022%20.pdf..
  5. EMAKUMEZKOEN EUSKAL KOPA - COPA VASCA FEMENINA| FINAL: CD ELORRIO - SD EIBAR. (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Histórica cadena humana por el derecho a decidir» AraInfo · Diario Libre d'Aragón 2014-06-08 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  7. (Gaztelaniaz) «Ezkurdi KT. Equipo: EZKURDI INFANTIL FEMENIN» Ezkurdi KT, Bienvenidos a la web oficial . (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
  8. «Izar Zubiaga | Jugadora: Portera | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
  9. «Elorrio Futbol Taldea Euskal Kopako txapeldun - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  10. Emakumezkoen Euskal Kopa: Izar Zubillaga CD Elorrio jokalariaren adierazpenak. (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  11. ISSN file:///C:/Users/Propietario/Downloads/borofem40.pdf..
  12. «https://twitter.com/TerceraELiga/status/1616015240788938752» X (formerly Twitter) (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]