Edukira joan

Izkiratzar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izkiratzarra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMalacostraca
OrdenaDecapoda
FamiliaAristeidae
GeneroaAristaeopsis (en) Itzuli
Espeziea Aristaeopsis edwardsiana
J. Y. Johnson, 1868)

Izkiratzarra (Aristaeopsis edwardsiana) Aristeidae familiako itsas krustazeo espezie bat da, ozeano guztietan bizi dena.[1]

Izkira handi hauek jateko onak dira. Andaluzian carabinero esaten zaie eta hango gastronomian ohikoak dira[2].

Otarrainxka eta izkiren antzeko itxura dute, zefalotorax handia, abdomenna eta amaieran telson izeneko isatsa. Izkiratzarrak handiagoak dira, 30 cm-ko luzera har dezakete[3]. Burua eta abdomina luzea eta aldebitan zapaldua dute eta kolore gorri iluna izateagatik bereizten dira gainerako krustazeotatik.

Aldapa kontinentaleko lokatz eta hareatan bizi dira, 500 eta 2.000 metro arteko sakoneran, eta han aurkitzen duten hondakin organikoak jaten dituzte[4].

Ugalketa garaian emeen 300.000 eta 500.000 arteko arrautza kopuruak jartzen dituzte. Arrautzetatik larba pelagiko oso txikiak jaiotzen dira, 0'5 mm dutenak, eta igeri eginaz planktona dagoen eremuetara iristen dira, zooplanktona osatuz. Handitzen direnean planktona utzi eta hondo hareatsuetara jaisten dira. Itsaso hondoan azkar garatzen dira[4].

Izkiratzarra Iberiar penintsularen hegoaldean kontsumitzen da, Andaluzian bereziki. Garai batean oso ugaria zen itsasoetan eta Cadiz probintziako Tarifa eta Conil herrietan familia behartsuenen elikagaia bihurtu zen. Gehiegizko harrapaketak ordea asko urritu du izkiratzarren kopurua eta itsaski garestia da gaur egun[5].

Plantxan erreta kontsumitzen da gehienbat, baina sukalde errezeta ugaritan agertzen da. Buru handia oso zaporetsua da eta saltsak, zopak eta kremak egiteko egokia da, zapore handia emateaz gain kolore gorri polita ere uzten duelako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) W. Fischer & G. Bianchi. (1984). (PDF) Western Indian ocean: Fishing area 51. in: FAO species identification sheets for fishery purposes. VI Erroma: FAO.[Betiko hautsitako esteka]
  2. «ITIS - Report: Aristaeopsis edwardsiana» www.itis.gov (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Carabinero o Brillante de la Costa de Huelva » La Gamba Del Sur» La Gamba Del Sur (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  4. a b «Carabinero Mariscos, características e información» www.pescaderiascorunesas.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  5. (Gaztelaniaz) «Carabineros gordos» Mariscos Luisiana (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.