Izpi krepuskular

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Izpi krepuskularrak Brasilen.

Izpi krepuskularrak[1] zeruan eguzkia dagoen puntutik ateratzen direla diruditen argi izpiak dira. Perspektiba efektu baten ondorioz puntu batean elkartzen direla diruditen arren izpiak ia paraleloak dira, urrunean bat egiten dutela diruditen trenbide paraleloetan bezala.

Krepuskular hitza krepuskulu esan nahi duen latinezko "crepusculum"-etik dator,[2] fenomeno hau egunsenti eta ilunabarretan maiz gertatzen baita.

Izpi antikrepuskularrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Izpi antikrepuskular»

Kasu batzuetan izpiek zerua zeharkatzen dute eta eguzkiaren aurkako aldeko puntu batean bat egiten dutela dirudi. Izpi horiek izpi antikrepuskularrak deitzen dira. Ez dira izpi krepuskularrak bezain maiz ikusten. Izpiek eguzkia dagoen aldean eta aurkakoan itxuraz bat egitea perspektiba efektu bat da.

Kolorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izpi krepuskularrek kolore laranja izaten dute maiz. Egunsenti eta ilunabarretan eguzki izpiek eguerdian baino distantzia luzeagoa egiten dute airean zehar eta Rayleighen sakabanaketaren ondorioz aireko partikulek uhin-luzera laburreko argia (urdina eta berdea) gehiago sakabanatzen dute uhin-luzera luzekoa baino (horia eta gorria).

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Izpi krepuskular Elhuyar hiztegian, . Noiz kontsultatua: 2018-03-11.
  2. Edens, Harald, Crepuscular rays, . Noiz kontsultatua: 2018-03-11.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Izpi krepuskular Aldatu lotura Wikidatan

(Ingelesez) Atmospheric Optics: Crepuscular rays