Iñaki Beristain
Itxura
Iñaki Beristain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errezil, 1947 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2017ko irailaren 25a (69/70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | fraidea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
iberistain.org |
Iñaki Beristain Uzkudun (Errezil, Gipuzkoa, 1947 – Arantzazuko santutegia, Gipuzkoa, 2017ko irailaren 25a) euskal idazlea, frantziskotar fraidea eta euskaltzalea izan zen. Arantzazuko santutegiaren ikurretako bat izan da; besteak beste, santutegiko komunikazio-arduradun aritu zen hainbat urtez.[1] Alor horretan, Euskadi Irratian hasi zen 1983 urtean eta ondoren Euskal Telebistan, 1988 urtetik aurrera, ETB1eko Egi bidean programa erlijiosoaren arduradun gisa. 1968an Arantzazuko Batzarrean parte hartu zuen.[2]
Arantzazu aldizkariaren zuzendaria, eta Hemen: erlijio gogoetarako aldizkariaren kolaboratzailea.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bakea eskatu, bakea ospatu: 9 otoitzaldi. (1992, Idatz).
- Bizitzaren eguteran: San Markos irakurtzen, B urtea. (1999, Idatz).
- Jainkoa berrion. Joxe Arregirekin batera. (2000, Idatz).
- Pozik bizitzea artea da: San Lukas irakurtzen, C urtea. (2000, Idatz).
- Arantzazu, 500 urtez frantziskotarrak Arantzazun: 1501-2001 (2001).
- Gertatu zaionak daki: San Mateo irakurtzen, A urtea (2001, Idatz).
- Ur handietan iraun: San Markos irakurtzen, B urtea (2002, Idatz).
- Txingarrak hauspotzen: San Lukas irakurtzen, C urtea (2003, Idatz).
- Gozatu eta gizatu: San Mateo irakurtzen, A urtea (2004, Idatz).
- Arantzazu: "ermitatxo bat iedazu": basilikaren 50.urteurrena.(Bideo) (2005, Arantzazu).
- Hitzaren ezpalak: San Markos irakurtzen, B urtea (2005, Idatz).
- Zer da Arantzazu?. Javier Garrido rekin batera. (2005, Arantzazuko Frantziskotarrak).
- Bideko eliza: Arantzazura ibilaldiak 2000-2008 (2008, Idatz).
- Ebanjelioa, zeru eta zoru: San Lukas irakurtzen, B urtea (2009, Idatz).
- Hitz ederraren oinetan: San Mateo irakurtzen A urtea (2010, Idatz).
- Euskal prosa aztertuz: kritiko berrien ahotsa. (CD-ROM) JoJon Kortazarren zuzendaritzapean. (2013, EHU).
- Igandetik igandera: liturgi lagungarriak: A urtea (2016, Efarantzazu).
- Nikolas Segurola: fraide, artzain eta bertsolari. Xabier Euzkitze eta Eduardo Urarterekin batera. (2016, Efarantzazu).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Meaurio, Javier. (2008-03-09). «Los últimos frailes de Arantzazu» Diario Vasco.
- ↑ Garikoitz Goikoetxea:«Iñaki Beristain frantziskotarra hil da», Berria, 2017-09-25.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iñaki Beristainen bloga
- Onintza Lete Arrieta: «Iñaki Beristain: “Jende askorentzat Eliza ofiziala oztopoa izan da, guretzat ere bai”», Urola Kostako Hitza, 2013-09-12.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |