Jon Kortazar
| Jon Kortazar | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Mundaka, 1955eko urriaren 29a (70 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Miren Billelabeitia |
| Hezkuntza | |
| Doktorego ikaslea(k) | Patxi Salaberri Pako Sudupe |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta literatura-kritikaria |
| Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Jon Batti Kortazar Uriarte[1] edo Jon Kortazar (Mundaka, Bizkaia, 1955eko urriaren 29a) euskal idazle eta literatura kritikaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal filologian doktore eta euskal literaturako katedraduna da EHUn 1992tik. Fikziozko liburuak ere egin izan dituen arren, bere lan nagusia ikerketa arloan izan da. Literatura kritikaren esparrua gehien landu duen egilea da, eta gaiari buruz argitalpen eta artikulu anitz idatzi ditu, batik bat XX. mendeko literatura eta bereziki poesiari buruzkoak: Teoría práctica poética de Esteban Urkiaga Lauaxeta (1986), Laberintoaren oroimena (1983), Luma eta lurra: euskal poesia 80ko hamarkadan (1987), Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi (1896-1933) (1995), Juan Mari Lekuonaren olerkigintza (1997) eta Euskal literaturaren historia txikia (1997). Euskaltzaindiaren Mikel Zarate saiakera saria eskuratu zuen 1981ean.
Euskal Herriko zein kanpoko hainbat literatura aldizkaritan eman ohi ditu argitara bere kritika lan eta artikuluak. Aipagarria da, bestalde, 1990ean argitara eman zuen Euskal Literatura XX mendean lana, hamarkada baten buruan hiru edizio izan dituena. Antologia honetan literaturgintzaren alor guztiak aurkeztu ditu, egileak eta haien lanak kronologikoki sailkatuta, eta bakoitza bere testuinguru historiko eta kulturalean kokatuta. Lan horren bigarren edizioa 1994an kaleratu zen, eta hirugarrena, berriz, 2000. urtean. Azken edizioan 1990. urtetik aurrera nabarmendu diren idazleak ere hartu ditu kontuan, eta bibliografia ere osatu du, antologia amaitutzat emanik.
Rosalía de Castro saria jaso zuen 2008an, Galiziako PEN zentroak ematen duen saria da hori.[2]
Ibilbide akademikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jon Kortazarrek Euskal Filologia ikasi zuen, eta ondoren doktoretza egin zuen euskal literaturan. Bere ibilbide akademikoa estuki lotuta egon da Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU/UPV), non irakasle eta ikertzaile aritu den urte luzez. Bertan, euskal literaturaren historiari, kritikaren metodologiei eta literaturaren teoriari buruzko irakaskuntza eman du.
Irakasle lanaz gain, ikerketa jarduera jarraitua garatu du, bai banaka bai ikerketa taldeetan, eta nazioarteko zein estatuko kongresu ugaritan parte hartu du.
Ikerketa eta ekarpen nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kortazarren lanaren ardatz nagusietako bat euskal literatura garaikidearen azterketa sistematikoa izan da. Bere ikerketek hainbat gai jorratu dituzte:
- Euskal literaturaren bilakaera XX. mendetik gaur egunera
- Modernitatea eta postmodernitatea euskal literaturan
- Literatura eta identitatearen arteko harremanak
- Literatura sistema txikien funtzionamendua
- Literatur kritikaren metodologia
Bere ekarpen garrantzitsuenetako bat haur eta gazte literaturaren ikerketa akademikoa izan da. Alor hori gutxi landua zegoen unibertsitate esparruan, eta Kortazarrek ikusgarritasuna eta aitortza eman dizkio, generoaren bilakaera historikoa, egileen lanak eta testuinguru soziala aztertuz.
Arlo akademikotik harago, Jon Kortazarrek literatur kritikari eta dibulgatzaile gisa ere jardun du. Prentsan, aldizkarietan eta kultura hedabideetan euskal literaturari buruzko iritzi artikuluak eta kritikak argitaratu ditu, literaturaren eta gizartearen arteko zubi lana eginez.
Bere ekarpenek lagundu dute euskal literaturaren irakurketa kritikoa zabaltzen, bai unibertsitate giroan bai irakurle orokorraren artean.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakasleak lan handia egin du orain arte: 170 bat artikulu, 44 kapitulu eta beste hainbat liburu. Jon Kortazarrek liburu ugari, artikulu akademikoak eta saiakerak argitaratu ditu. Bere lanak erreferentziazkoak dira euskal literaturaren ikerketan. Besteak beste, honako arlo hauei buruzko lanak plazaratu ditu:
Arlo akademikotik harago, Jon Kortazarrek literatur kritikari eta dibulgatzaile gisa ere jardun du. Prentsan, aldizkarietan eta kultura hedabideetan euskal literaturari buruzko iritzi artikuluak eta kritikak argitaratu ditu, literaturaren eta gizartearen arteko zubi lana eginez.
Bere ekarpenek lagundu dute euskal literaturaren irakurketa kritikoa zabaltzen, bai unibertsitate giroan bai irakurle orokorraren artean.[3]
Hemen garrantzitsuenak biltzen ditugu:
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mikel Zarateren prosa (BBK-Euskaltzaindia, 1982).
- Altxorrak eta Bidaiak. Haur kontabideen azterketak (DDB, 1985).
- Laberintoaren oroimena (Baroja, 1989).
- Euzkerea eta Yakintza aldizkarietako olerkigintza (Labayru, 1995).
- Euskal literaturaren historia txikia. Ahozkoa eta klasikoa (XVI-XIX) (Erein, 1997).
- Leiho-oihalen mugetan (Erein, 1997).
- Luma eta lurra: Euskal poesia 80ko hamarkadan (BBK-Labayru, 1997).
- Euskal literatura XX. mendean (Prames, 2000).
- Diglosia eta euskal literatura (Utriusque Vasconiae, 2002).
- Euskal kontagintza gaur - La narrativa vasca hoy (Centro de Prof. y Recursos de Cuenca, 2003)
- Joseba Sarrionandiaren ipuingintza (Utriusque Vasconiae, 2005)
- Lauaxetaren biblioteka (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2006)
- Postmodernitatea euskal kontagintzan (Utriusque Vasconiae, 2007)
- Egungo euskal ipuingintzaren historia (Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2011)
- Bitartean New York (Utriusque Vasconiae, 2011)
Biografiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Esteban Urkiaga, Lauaxeta (1905-1937) (Eusko Jaurlaritza, 1995).
- Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi (1896-1933) (Eusko Jaurlaritza, 1995).
- El poeta Gabriel Aresti (1933-1975) (BBK Fundazioa, 2003)
Nobela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bidean izan zen, Rosapen (Hordago, 1982).
Kronika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pott Banda (Bilboko Udala, 2003).
Haur eta Gazte Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Isu, haginik ez zuen marraxua (Erein, 1984).
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal baladak eta kantu herrikoiak (Palas Atenea, Madrid, 2011). Miren Billelabeitiarekin batera.
- Pott Banda Ekilibrista Bihotza (1977-1980) (Sorzain Argitaletxea, 2017).
- Bilbao, 700 años de escritores.Bilbo, 700 urtez idazten (Bilboko Udala, 2001)
| « | Poeta sinbolistek, bai Lizardik eta bai Lauaxetak, aldaketa bat planteatzen dute poesian, baina sinbolistentzat helburua bikoitza da: poesia aldatzea eta mundua aldatzea. Eta mundua aldatu, ahal bada, nazio bat eraikiz | » |
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jon Kortazar euskal literaturaren ikerketan erreferentziazko figura da. Belaunaldi berrietako ikertzaile askoren prestakuntzan eragina izan du, eta bere lanek euskal literaturaren kanonaren eztabaidan eta eguneratzean pisu handia izan dute. Bere jardun akademiko eta kulturalak, oro har, euskal literaturaren normalizazioan, nazioartekotzean eta prestigio akademikoan ekarpen garrantzitsua egin du.
- 2008: Premio Rosalía de Castro - Centro PEN Galicia.[2]
- 1981: Euskaltzaindiaren Mikel Zarate saiakera saria eskuratu zuen.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/kortazar-uriarte-jon/ar-52148/
- https://fr.wikipedia.org/wiki/Jon_Kortazar
- https://dialnet.unirioja.es/metricas/investigadores/153180
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Kortazar Uriarte, Jon Batti. «Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2025-07-07).
- ↑ a b (Galizieraz) «O reitor da USC preside o acto de entrega dos Premios Rosalía de Castro 2008 do PEN Club Galicia» Universidade de Santiago de Compostela (kontsulta data: 2020-12-13).
- ↑ «Kortazar Uriarte, Jon - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-12-17).
- ↑ Astiz, Iñigo. (2025-06-26). «Jon Kortazarrek liburu bakarrean bildu ditu Lauaxetari buruz azken urteetan idatzitakoak» Berria (kontsulta data: 2025-07-07).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiko idazleen zerrenda
- [1] "Jon Kortazar irakasleari omenaldia", "Pérgola" gehigarria, Bilbao, 2023ko otsailan, 6.or.