Iñaki Cerrajería

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Cerrajería
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Ignacio Zarrajeria García
JaiotzaGasteiz1957ko uztailaren 29a (66 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ilustratzailea eta komikigilea

José Ignacio Zarrajeria García (Gasteiz, 1957ko uztailaren 29a -), Iñaki Cerrajería eta El primo del Donato izenaz ezaguna, euskal marrazkilari, komikigile eta margolaria da.[1]

Arte Ederrak ikasi zituen Sevillan eta Bilbon. Euskal Herriko eta Madrilgo erakustokietan maiz erakutsi izan ditu bere lanak, eta Arabako Arte Ederretako Museoan zein Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta La Caixa Fundazioaren bildumetan daude, besteak beste, bere obrak. Azken urteetan erabateko abstrakziora jo du Cerrajeríak, kanpoko inolako erreferentziarik ez duten koadroak margotuz.

1980 eta 1987 artean Jesús Mari Alegría Pintu-rekin batera egunero Deian Marizoro zinta atera zuen, eta 1989tik aurrera El Correo-rako lan egiten du. ETB-1ean Katu Kale saiorako ere lan egin du. El primo del Donato ezizenaz, Araba Saudita aldizkarientzat lan egin zuen, baita Artificio eta Sustrai-rentzat ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.