Jabaliako azokako sarraskia (2023)
| Jabaliako azokako sarraskia | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | aire-eraso gertaeren segida giza hilketa |
| Honen parte da | 2023-2024ko Israel-Palestina gatazkako palestinarren errefuxiatu esparruen kontrako Israelen aire erasoak, Israel-Palestina gatazka (2023-...) eta Israel Gazako zerrendako biztanleen aurka egiten ari den erasoak juridikoki genozidiotzat aitortzea |
| Data | 2023ko urria |
| Kokaleku | Jabaliako errefuxiatu esparrua |
| Herrialdea | Palestina eta Israeli-occupied territories (en) |
| Koordenatuak | 31°32′14″N 34°29′47″E / 31.5372°N 34.4964°E |
| Ibrahim Qusaya (en) | |
| Parte-hartzaileak | |
| Pertsona hilak | 50 |
| Erantzule | Israelgo Defentsa Indarren Aireko Armada Israel |
| Osagaia(k) | |


Jabaliako azokako sarraskia Gazako Zerrendan dagoen Jabaliako errefuxiatu eremuaren merkatuaren bonbardaketa Israelgo Defentsa Indarrek 2023ko urriaren 9an, Gazako genozidioaren barnean, egindako aire eraso bat izan zen. Merkatua zibilez beteta zegoen erasoa egin zen unean.
Hirurogei pertsona baino gehiago hil ziren eta merkatuaren alde handi bat suntsituta geratu zen.[1] Israelgo Gobernuak baieztatu zuen aire erasoak Hamasen elementuak izan zituela jomugan, Jabaliako kanpamentuko meskita batean.[2]
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jabaliako errefuxiatu-esparruaren merkatua Gazako Zerrendako gunerik animatuenetako bat da. Gaza hiriaren ipar-ekialdean dago. Gazako merkaturik handiena da. Merkatuan, gainera, erresidentzia-eremu bat dago, Al-Ternis eremua, alegia.
Jabaliako esparruan Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia (UNRWA) 116.011 errefuxiatu palestinar erregistratu zituen eremuan.
Aire erasoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Israelek Gazako beste eremu batzuen aurka egindako aire-erasoen ondoren, Gazako barne desplazatuek Jabaliako kanpamendura ihes egin zuten. Erasoa gertatu zenean, merkatua erabat beteta zegoen, bezeroak eta saltzaileak premia biziko produktuez hornitzen.[3] Airetiko erasoa Jabaliako merkatuko Al-Trans ingurura iritsi zen, Jabaliako gune jendetsuenetako batera.
Beste aire eraso bat Al-Shati errefuxiatu guneraren aurka gauzatu zen. Erasotik bizirik atera zirenek, France 24ri egindako adierazpenetan, adierazi zuten aire erasoak «merkatuaren bihotza jo» zuela, eta, berehala, hildako asko izan zirela. Gorpuetako asko ezin izan ziren berreskuratu aire-erasoaren ondorengo egunetan, mediku-ekipamendurik ez zegoelako.[4]
Al Jazeerak jaso zuenez, Euskal Herrian 15:00ak zirenean, aire erasoa izan zen aipatu errefuxiatu gunean. Israelek tona banako sei lehergailu jaurtita etxebizitzen aurka aurka, hainbat etxebizitza goitik behera erori ziren barnean jendea zegoela eta beraz familia askok kide ugari galdu zituzten aldi berean. Ehunka ziren zaurituak eta ospitaleak gainezka zeuden.[5]
Hildakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazako Indonesiar Ospitaleko zuzendariak esan zuen 145 zirela gutxienez hildakoak, baina jende asko etxeen hondakinen azpian geratu zen eta gauez elektrizitaterik gabe, ilunpetan, erreskateak egin ezinik ari ziren. Beraz, baliteke hildakoen kopurua altuagoa izatea.[6]
Bigarren erasoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urriaren 12an Jabaliako kanpalekuaren aurka egindako bigarren aire-eraso batek bizitegi-eraikin bat harrapatu, zenbait apartamentu suntsitu eta bi familiatako hainbat pertsona hil zituen.[7] Gazako Barne Ministerioak jakinarazi zuen berrogeita bost pertsona hil zirela eta gutxienez beste lau zauritu.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Palestinian media: Strike on Jabalia hit a crowded market, leading to horrible massacre against people of Gaza» Al-Manar TV Lebanon (kontsulta data: 2025-07-07).
- ↑ (Ingelesez) News, Israel National. «Extensive attack in Gaza: IDF strikes Hamas structure, rocket barrage hits south» Israel National News (kontsulta data: 2025-07-07).
- ↑ (Ingelesez) Israeli Airstrike Hits Marketplace in Gazan Refugee Camp, Killing Dozens. 2023-10-09 (kontsulta data: 2025-07-07).
- ↑ (Ingelesez) News, Israel National. «Extensive attack in Gaza: IDF strikes Hamas structure, rocket barrage hits south» Israel National News (kontsulta data: 2025-07-07).
- ↑ «Rafah bonbardaketaz babesteko biderik ez da existitzen» Argia (kontsulta data: 2025-07-07).
- ↑ Ibidem.
- ↑ «44 Palestinians from 2 families killed as Israel continues to pound Gaza» www.aa.com.tr (kontsulta data: 2025-07-07).
- ↑ (Ingelesez) «Israel orders the evacuation of 1.1 million people from northern part of Gaza, the UN says» AP News 2023-10-12 (kontsulta data: 2025-07-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):CNNren eraso ondorengo bideoa.
