Jacqueline Ferrand

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacqueline Ferrand
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Odile Jacqueline Ferrand
JaiotzaAlès1918ko otsailaren 17a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSceaux2014ko apirilaren 26a (96 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: eritasuna
Familia
Ezkontidea(k)Pierre Lelong (en) Itzuli  (1947 -  1977)
Hezkuntza
Heziketalycée de jeunes filles de Nîmes (en) Itzuli 1936)
Parisko Unibertsitatea 1942) doctorate in France (en) Itzuli
École normale supérieure
(1936 - 1939)
Hezkuntza-mailadoctorate in France (en) Itzuli
TesiaÉtude de la représentation conforme au voisinage de la frontière (en) Itzuli
Tesi zuzendariaArnaud Denjoy (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)École normale supérieure de jeunes filles (en) Itzuli  (1939 -  1943)
Bordeleko Unibertsitatea  (1943 -  1945)
University of Caen Normandy (en) Itzuli  (1945 -  1948)
Lilleko Unibertsitatea  (1948 -  1955)
Parisko Unibertsitatea  (1956 -  1984)
Jasotako sariak

Jacqueline Ferrand (ezkonduta egon zen tartean, Jequeline Lelong; Alès, Frantzia, 1918ko otsailaren 17Sceaux (Hauts-de-Seine), 2014ko apirilaren 26) frantziar matematikaria izan zen. Bere lan eremuak proiekzio konformearen errepresentazioen teoria, potentzialaren teoria eta Riemannen barietateak izan ziren. Caen, Lille eta Pariseko unibertsitateetan irakasle izan zen[1][2].

Heziketa eta ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferrand Alèsen jaio zen. Bere aita irakaslea zen. Nîmesen egin zuen Bigarren Hezkuntza[3]. 1936an École Normale Supérieure batean matrikulatu zen, urte horretan hasi baitziren emakumeak onartzen. 1939an bera eta Roger Apéry izan ziren lehenengoak matematikako promozioan. Sèvresen nesken eskola batean irakasle hasi zen, Arnaud Denjoyren gidaritzapean matematika ikerketak egiten zituen bitartean. 1941an hiru ikerketa argitaratu zituen eta bere doktorego tesia 1942an defendatu zuen[3][4][5]. 1943an Girbal-Baral Saria eman zion Frantziako Zientzien Akademiak, eta Bordeleko Unibertsitatean irakasle postua eskuratu zuen. 1945ean Caenera mugitu zen, ondoren katedra eman zioten Lillen 1948an eta 1956an Parisera, irakasle oso gisa. 1984an erretiratu zen[3][4][6].

Ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferrandek 100 argitalpen matematiko inguru ditu, hamar libururekin batera[4]. 1970eko hamarkada bukatu arte matematikan ikerlari aktiboa izan zen[3]. 1971an Riemannen barietate konpakto ez-esferiko baten mapa konformatuen taldearen konpaktotasuna foratu zuen, André Lichnerowiczen konjetura frogatuz. Lan hau 1974ko Nazioarteko Matematikarien Kongresuan aurkeztu zuen, Vancouverren[3][6].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pierre Lelong matematikariarekin ezkondu zen 1947an, eta bere abizena izan zuen argitalepenetan[4], ahalik eta 1977an bereiztu zen arte[3][6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ferrand. (Noiz kontsultatua: 2017-02-17).
  2. (Frantsesez) Décès de Jacqueline Ferrand | Société Mathématique de France. (Noiz kontsultatua: 2017-02-17).
  3. a b c d e f Ferrand biography. (Noiz kontsultatua: 2017-02-17).
  4. a b c d Jacqueline Lelong-Ferrand. (Noiz kontsultatua: 2017-02-17).
  5. Jacqueline Ferrand - The Mathematics Genealogy Project. (Noiz kontsultatua: 2017-02-17).
  6. a b c Kosmann-Schwarzbach, Yvette. (2015-09-02). «Women mathematicians in France in the mid-twentieth century» BSHM Bulletin: Journal of the British Society for the History of Mathematics 30 (3): 227–242.  doi:10.1080/17498430.2014.976804. ISSN 1749-8430. (Noiz kontsultatua: 2017-02-17).