Jacques Audiberti

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jacques Audiberti
Bizitza
Izen osoa Jacques Séraphin Marie Audiberti
Jaiotza Antibes1899ko martxoaren 25a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Parisko 5. barrutia1965eko uztailaren 10a (66 urte)
Hobiratze lekua Cimetière de Pantin
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, antzerkigilea, poeta, autobiografialaria eta kazetaria
Enplegatzailea(k) Q16536228
Q2991574
Jasotako sariak
Genero artistikoa eleberria
IMDb nm0041567

Jacques Audiberti (Antibes, 1899ko martxoaren 25a - Paris, 1965eko uztailaren 10a) frantses idazlea izan zen. Olerkiek osaturiko liburuetan Mallarméren eta surrealisten eragina erakutsi zuen: Race des hommes (1937), Toujours (1944). Audibertiren eleberrietan elementu fantastikoak eta errealistak nahasten dira: Abraxas (1938), Des jardins et des fleurs (1954). Beste zenbaitetan klasikoagoa ageri da: Le Maître de Milan (1950), Marie Dubois (1952). Autore dramatikoa, haren lanetan hitza da nagusi, egoera eta pertsonaien gainean: L´Ampélour (1928), Quoat-Quoat (1946), Pucelle (1950), L´Effet Glapion (1959).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]